ARTIUM Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Fotokazetaritza erakusketa bibliografikoa aurkezten du, kazetaritzaren eta argazkigintzaren genero honi eskainitako Zentro-Museoaren Liburutegiaren sorta hautatu bat. Erakusketa honetan genero honetako berrehun liburutik gora daude, eta horien artean ezin huts egin diren izenak ageri dira, besteren artean Leni Riefenstahl, Dorothea Lange, Henri Cartier-Bresson, Robert Capa, Gerda Taro, Gervasio Sánchez, Sebastiao Salgado eta César Lucas, eta baita gaiaren araberako zenbait bilduma ere, horien artean Magnum Agentziakoa, EFE Agentziakoa edota World Press Photo lehiaketakoa. Erakusketak gai honekin lotutako hainbat gai ikusteko aukera eskaintzen du, eta horrekin batera World Press Photo saria izandako zenbait irudi ere ikus daitezke.
Fotokazetaritza erakusketaren bidez, argazkigintzaren eta kazetaritzaren artean dagoen genero hau osorik korritu ahal izango da, eta berebat ikusi ahal izango da nola jaso dituen XX. mendeko gertakizun handiak: gatazka belikoak, politika, gizarte-auziak, kirola... Helburu horrekin, ARTIUMeko Liburutegiak 200 liburutik gora hautatu ditu bere funts bibliografikoetatik, eta era horretan bisitariak fotokazetaritzaren azpigeneroez gozatu ahal izango du, esate baterako gerrako argazkigintzaz (Robert Caparen kasuan), gizarte-konpromisokoaz (Sebastiao Salgadorena adibidez), Gervasio Sánchezen irudietan ageri den bien konbinazioaz edo argazki dokumentalaz (Bill Brandt edo Henri Cartier-Bresson).
Argazkiekiko liburuez gainera, badira obra teorikoak eta aldizkariak ere. Erakusketak fotokazetaritzaren bidea egiten duen arren, XIX. mendeko dokumentalismotik abiatuta –azpiegitura handien eraikuntzan eta espedizio zientifikoetan oinarritua, beste zenbait gairen artean– eta gaur egun arte, erakusketa honetan arreta nagusia fotokazetaritza modernotzat jotzen denari ematen zaio, zeinaren sorburua Life aldizkariko lehen zenbakiaren argitalpena baita, 1936koa. Hortik aurrera, argazkigintzaren ikonoak ageri dira Mintegi Aretoan, besteak beste Capa, Gerda Taro, Magnum Agentzia, Henri Cartier Bresson, eta baita modernaogoak ere, Martin Parr, Sebastiao Salgado eta Gervasio Sánchez haien artean. Mintegi Aretoaren ondoan, genero honekin zuzenean edo zeharka filmak lotutako ikusi ahal izango dira monitore batean, esate baterako Peter Weir-en The Year of Living Dangerously, Federico Felliniren La dolce vita, Michael Winterbottom-en Welcome to Sarajevo, Howard Hawks-en His Girl Friday, Alfred Hitchcock-en Rear Window , Howard Franklin-en The Public Eye, Oliver Stoneren Salvador, eta Roland Joffé-ren The Killing Fields, beste film batzuen artean. Era berean, aretoan ikus-entzunezko muntaketa bat antolatu da, zinemarako edo telebistarako kazetaritza-zatiekin egina, eta bertan aurki daitezke XX. mendeko historiako mugarri nagusietako batzuk.
Datu-basea on-line
Erakusketa hau fotokazetaritzari buruzko base dokumental zabal batekin osatzen da, sarean kontsultatu ahal izango dena, ARTIUMen Liburutegiaren webgunean. Base horretan fotokazetaritzaren historiaren informazioa aurkitu ahal izango da, XIX. mendeko dokumentalismotik eta gerrako lehen irudietatik hasita, gaur egun arte, generoaren urrezko garaitik igaroz, XX. mendearen erdialdetik alegia. Leku honetan gainera fotokazetarien gaineko datu-base bat dago, esparru honetan lanean diharduten profesional guztiak bildu nahi dituena, Euskal Herrikoak bereziki. Webgune honek berebat aurkezten du historiako kazetaritza-eredu nagusietako batzuk, eta baita Vitoria-Gasteizko hiriko fotokazetaritzari buruzko iruzkin bat ere. Hemen aurki daiteke halaber erakusketan ikus daitezkeen film bakoitzari buruzko fitxa teknikoa eta gai honi buruzko bideoen sorta hautatu bat.
Erakusketa hau ARTIUMeko Liburutegiaren eta Dokumentazio Zentroaren ekoizpena da.
Fotokazetaritza: objektiboak antzemandako errealitatea
Erakusketa bibliografikoa
ARTIUMeko Liburutegia, 2011ko apirilaren 11a arte.
Doako sarrera
Erakusketaren web gunea (gaztelaniaz)