Video(S)torias

Hasiera: Ostirala, 2011(e)ko Apirilaren 15a

Amaiera: Igandea, 2011(e)ko Irailaren 04a

Lekua: Iparra Aretoa

Erakusketa honek azkeneko berrogei urteotan Espainiako estatuan sortu den bideografiaren berrikuspen-lana izan nahi luke

Ikuspuntuen eta kontatzeko moduen aniztasunetik abiaturik, VideoStorias-ek azken berrogei urteetako espainiar bideo-artearen berrikuspen-lana izan nahi luke, azken hamarraldian egindako lanei garrantzi berezia emanez.

Lau ibilbideren inguruan eratu da erakusketa. Horietatik, bi formaltasunaren eremuari dagozkio; beste biak, berriz, eremu teorikoa deituko genukeen horri. Eta laurak hala laurak bat datoz arte-modu honen sorreratik bertatik egon izan diren lau begiradarekin: Tekneak, Hibridoak, Politikak eta Subjektuak.

Teknologiaren esparruan gertatzen diren aurrerapenek eta aldaketek etengabe eraldatu dute bideo-artearen esparrua eta haren ekoizteko moduak, eta azken urteetako pieza askotan beharrezkoa da ikuslearen esku-hartze aktiboa. Bestalde, sofwareari, irudien ekoizpenari eta edizioaren garapenari dagokionez gertatu den etengabeko aurrerapenari esker, inguru honen ahalbide formalak eta kontzeptualak asko ugaldu dira, eta horrek formaren eta edukiaren arteko koherentzia orekatzea ekarri du.

Dena dela, aipatutako kontzeptuetatik bat bera ere ez da baztertzailea: azpimultzoetako bakoitza gainerakoei estu loturik dago eta elkarren osagarri dira guztiak, nahiz eta bakoitza bereiz legitimatzen eta arrazoitzen den, ikusiko duzuenez. Hori abiapuntu dugula, lau ibilbide ditugu, bideak zoruan markatuta dauden bilbaduran barrena. Egungo edozein hiritako metroko mapen antzeko mapa bisuala eratzen da horrela, areto bakoitzak bere geltokia duelarik.

Bidaia antzeko egituraketa hori dela eta, ikusleak edozein ibilbide hauta dezake, eta «linea» batetik bestera alda daiteke, edo ibilbide guztiak egin ditzake.

Amaiera ikusleak berak hautatzea da aipatutako banaketaren xedea. Horregatik, azken geltokia (Próxima estación izenekoa) norberaren gustura prestatutako bideogune moduko bat da: bertan ikusleak bere azkeneko ikus-entzunezko geltokia hauta dezake. Atal horretan, ibilbide nagusian ez dauden zenbait lan ikus daitezke, eta, amaiera hautatzeaz gain, istorio ireki baten lanak ere bistatu ditzake ikusleak. «Hautatu zeure abentura» gisako gazteentzako literatura ere kontuan izan du ibilbide honek. Literatura mota horretan, irakurleak zuzenean hartzen du parte narrazioaren garapenean.

Hedabidearen (bideoa) bilakaeraren azterketa ondorio-emailea egitea baino gehiago, lau irakurketa proposatzea da xedea, aipatutako kontzeptuak oinarri direla, betiere amaiera ireki batekin eta ondorio behin betikorik ateratzeko asmorik izan gabe.
Hizpide dugun hedabideari lotutako lan, sortzaile eta eremu kontzeptual aipagarri guztiak biltzea ezinezkoa zaigunez, beste abentura bat balitz bezala ekiten diogu, bada, proiektu honi.

Katalogoa

Babesleak:

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand