Beldurra

Hasiera: Larunbata, 02 Urria 2010

Amaiera: Osteguna, 30 Ekaina 2011

Lekua: Atari Aretoa

Iluntasunari, urari, besteari, minari, maitasunari, bizitzari, zomorroei, geure buruari, beldurrari, bestearen beldurrari, mamarroari...

ARTIUMek Beldurra erakusketa aurkeztu du, Hezkuntza Sailak Bildumako lanekin osatua. Erakusketaren helburua, besteak beste, ARTIUMen era guztietako taldeekin –hala eskolako haurrak nola bisitari helduak– garatzen diren jarduera eta lantegi pedagogikoetarako lagungarri izatea da. Gainera, erakusketa honen bidez beldurrarei itxura bat eman nahi zaio, horretarako elkarrizketarako gune bat sortuko da jarduera eta lantegietan gutako bakoitzak beldurraren aurrean ditugun sentipenak hitzez adierazteko eta gauzatzeko. Sei artelan biltzen ditu erakusketak, eta tartean margolanak, marrazkiak eta eskulturak daude.

ARTIUMeko Hezkuntza Sailaren erakusketak aurrekoen metodologia bera darabil, hau da, galderak egitea, bai orokorrak –nondik datoz beldurrak?, ikasten den zerbait da?, kulturarekin lotuta daude?–, eta baita zehatzagoak ere, artelan bakoitza jorratzen den gaiarekin lotuz.

Erakusketa honen abiapuntuan, beldurra sentipen orokorra den ustea dago. Gutako bakoitzak bere beldurrak ditu: iluntasunari, urari, besteari, minari, maitasunari, bizitzari, zomorroei, geure buruari, beldurrari, bestearen beldurrari, mamarroari... Beldur horiek guztiak haurtzaroan hasten dira, eta gizakion bizitzan zehar lagun izaten ditugu eta itxura asko hartzen dituzte. Egia esanda, pertsona bakoitzaren haurtzaroko iruditeria sorgin gaiztoen eta ogroen istorioz beteta dago, zintzo itxurak eginez hurbildu eta gero printzesa, haur eta maitagarriak izutzen dituztenak.

Erakusketaren erdiko gunean Ignasi Aballí-ren tamaina handiko triptiko bat dago –Listados (violencia I, II eta III)–, egunkarietako izenburu zatiekin egindako halako collagea, komunikabideetan askotan agertzen diren albiste tragikoen berri ematen duena. «Non aurki ditzakegu hitz hauek» galderak, pertsonen eguneroko bizitzan beldurrak duen presentziari buruzko elkarrizketa baten abiapuntua da. –Elena Blasco-ren izenik gabeko (6) urtinta bat, edota Mayte Vieta-ren eskultura bat, Cicatrices–, animali batzuekiko fobia –Charo Garaigortaren Cotton mouth–, gaixotasuna –Marina Nuñez-en La locura serieko izenik gabeko bat–, edota ezagutzen ez dugunak eta naturaz gaindikoak eragiten digun beldurra –Pedro G. Romeroren Angel.

Galderen ondoren, lantegiko ekintza dator. Atari aretoaren beste muturreko sabaitik eskeleto batzuk daude zintzilik: “eskeletoak hilobitik atera dira”. Hortik aurrera, bisitariek era askotako jarduera eta lantegietan parte hartuko dute, bakoitzak bere interesen arabera.

Beldurra, orain zortzi urte ARTIUMen talde zehatzentzat euskarri pedagogiko izateko xedez egiten hasi ziren erakusketen sortakoa da. Hasiera batean haurrentzako erakusketak ziren, eta horregatik, muntaketa modu berezian egiten zen, eta testuak ere haurrentzako egokituak egon ohi ziren. Baina bilakaera bat izan dute eta gaur egun Hezkuntza Sailak, besteak beste, hirugarren adinekoen zentroekin, Arabako Ospitale Psikiatrikoarekin eta drogamendetasunen eguneko zentroekin garatzen dituen programetan hezitzeko tresna gisa ere erabiltzen dira.

Zentzu horretan, ARTIUMen Bildumako funtsetik egiten diren formatu txikiko erakusketa hauek arte garaikidea modu erraz eta dinamikoan ezagutarazteko diseinatuta daude, eta gai zehatz baten ingurukoak izaten dira begi, artelanen esanahi ugariak analizatzen eta interpretatzen ikasteko.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand