Lotutako jarduerak
Prentsa oharra
Fanzine
Jenny Marketouk diseinu-tailer bihurtzen du espazioa, «paperezko moda» kontzeptua ardatz hartuta, hau da, munduaren eta testuinguru soziopolitikoaren egoera hauskorra islatzen duen moda txit politikoaren metafora gisara.
PRAXISeko proiektuetan ohikoa denez, erakusketa-aretoa espazio aldakorra izango da, instalazioei dagokienez; aldi berean, lankidetza performatiboko eremu bihurtuko da, eta han egingo dute bat ikusleak, sortzaileak, laguntzaileak eta performerrak. Horrenbestez, talka egiten dute elkarrekin kontzeptu hauek: sormenak, erakusketak, produkzioak eta produktuak. Kontzeptu horiek abiapuntu hartuta garatzen du Marketouk bere proiektua, non elkarren ondoan izango diren dibertsioa, frustrazioa eta harridura piezak egiteko prozesuan.
Asmoa da tailer bakoitzak trukerako, ikerketarako, ekoizpenerako eta harremanetarako marko bat eskaintzea era guztietako taldeei. Paperezko soineko unisex bat, koloretsua eta originala, egin behar dute taldeek, eta honela apaindu behar dute: ebakigarrien teknikekin, eta «hauskorra» hitzaren mamia adierazteko partaide bakoitzak hautatzen dituen hitz, esaldi eta mezuen patroiekin.
Soineko bakoitzak egilearen izena eramango du; argazkiak egingo zaizkio eta katalogatu egingo da, eta ondoren, eskegi, kako-altzari batean edo areto osoan dauden manikietakoren batean. Proiektuak iraun bitartean egongo dira tailer-museoan diseinu horiek, azken ekitaldira arte: manifestazio-performance publikoa, non partaide guztiek tailerretan eurek egindako paperezko jantziak eramango dituzten soinean.
Parte hartu nahi duten guztientzat daude zabalik tailerrak, eta artistak zuzenduko ditu. Horrez gain, beste artista, diseinatzaile, kritikari edo irakasle batzuk gonbida ditzake artistak, beren tailer propioak antola ditzaten.
Berariazko talde batzuk osatu dira, baina parte hartu nahi duten era guztietako taldeek eta pertsonek ere zabalik dituzte ateak. Bat-bateko tailer batzuk ere antolatuko dira aretoan. Museoa zabalik izaten den orduetan egongo da zabalik eta jardunean aretoa.
Praxis. Jenny Marketou. Paperophanies
Komisarioa: Blanca de la Torre
Ekoizlea: ARTIUM
Paperophanies-en web gunea
www.jennymarketou.com
http://jennymarketou.blogspot.com/
Urriaren 13an, osteguna,19.00etan
Solasean. Jenny Marketou
Sarrera doan
Irailaren 25ean,ostirala, 19.00etan
Lantegian parte hartu dutenen desfilea
Abiapuntua: ARTIUM
Urriaren 12an, asteazkena, eta irailaren 20an eta 27an (igandea), 12.00etan
Good morning ARTIUM! Familientzako lantegiak
Erreserbak: 945209020
Sarrerak Online
Denda Online