Prentsa oharra (pdf) Liburuxka (pdf)
Carmelo Ortiz de Elgea-ri buruz (Dokumentazio Zentroa)
José Luis Zumeta-ri buruz (Dokumentazio Zentroa)
Norbaitek hala uste izango balu ere, de Carmelo Ortiz de Elgearen eta Jose Luis Zumetaren erakusketaren izenburuaren xedea ez da barruko argia aipatzea, are esango nuke, ez dela toki ilun bat argitzeaz ere ari. Are gehiago esango nuke, bertso hau atera den Juan Gelmanen poema ez da, urrundik ere, ez margolaritzaz, ez arteaz eta ezta artistez edre ari. Orduan, zer da Argia barrura? Erreferentzia librea da, ideia lotze misteriotsua jarrera baten aurrean, oihal zuriraino biek –bakoitzak bere tokian, jakina–, ematen dituzten hiru pausoetan garatzen den bizi jarrera baten aurrean. Margolaritza bizi, zuzen, intuitibo, aberetua, beren lantegietan egunero abian jartzen den alanbikeak destilatutako izerdiaren antzera.
Ortiz de Elgeak eta Zumetak ARTIUMeko Hegoa aretoan beren azken lanen sorta hautatua erakutsiko dute, margolaritzarekiko duten konpromisoa baino askoz gehiago adierazten duen eta Euskal eskolaren garaian hasi zen elkarrizketa batean.
Erakusketarako bi gune handitan banatu da aretoa, bi egileen lana bereizirik erakusteko. Bien artean konkurrentzia esparru bat sortu da, elkarrizketa hori sustatzeko. Horretarako beren lanak nahastu dira parekotasuna duten mintzairak eta proposamenak hautatuz. Ez beren arteko aldeak nabarmentzeko, margolaritzari heltzerakoan duten antzeko intentsitatea erakusteko baizik. Bi margolari hauek zirriborrorik eta aurreideiarik gabe lan egin ohi dute. Koloreak eta formak modu autonomo eta berezkoan giltzatzen dute lana. Zumetaren proposamenak gestualagoak eta adierazkorragoak dira, Ortiz de Elgearenak, berriz, landuagoak eta barrokoagoak. Beren lantegian hautatu dira piezak, testuinguru eta denborazko esparru zehatzik gabe, bere interesen intentsitateak markaturikoa izan ezik. 44 formatu handiko lan egongo dira guztira ikusgai, azken hamarraldian eginak eta hasieretako lan esanguratsu banaren euskarria izango dute.
Proposamen honen helburua, besteak beste, eten eta haustura urte haietan artearen kritika pasioz eta eztabaidaz betetzen zuten eta gaur egun beren sortze lanari indar berarekin heltzen dioten egile haien egungo lana lehen mailara ekartzea da. Hainbeste aldiz arrazoibideak objektua ordezten duen testuinguru artistiko batean, biek erabateko askatasunaren, zoriaren, subjektibotasunaren eta artikulatu gabe mantentzen den haren indarra proposatzen dute lotsarik gabe. Bidaien, adiskidetasunen, paisaien edota artearen historiaren aipamenak aurki ditzakegu aurrean jartzen garenon irudimena esnatzeko zain erne dagoen margolan bihurturik.
Bien lantegietan kokaturiko kamera banak erakusketarekin batera abiatuko diren bi lanen prozesua ezagutzeko aukera emango digute. Irudiak zuzenean proiektatuko dira museoko aretoan eta ARTIUMen web gunean ere ikusi ahal izango dira eta amaitzean erakusketaren narrazioaren parte izango dira. Bizi diren eran margotzen duten, harridura behartzen, eta kolorearen eta formen gidaritza hutsarekin kaosa antolatzen duten bi egile.
José Luis Zumeta Usurbilen jaio zen (Gipuzkoa) 1939an eta Carmelo Ortiz de Elgea Arabako Aretxabaletan, 1944an. Jaioterriaren eta Araitz ibarraren artean, Balerdi mendiaren itzalean, bizi dira eta lan egiten dute, beren belaunaldiko euskal sortzaile asko elkartu diren inguru naturala.
Carmelo Ortiz de Elgea, José Luis Zumeta. Argia barrura
Komisarioak: Daniel Castillejo eta Enrique Martínez Goikoetxea
Ekoizlea: ARTIUM
Babesleak: Tubacex, Norbega eta Arabako Foru Aldundia