Katastrofeak

Hasiera: Larunbata, 08 Urria 2011

Amaiera: Igandea, 10 Ekaina 2012

Lekua: Atari aretoa

Erakusketa pedagogikoa.

Ilargia bezain urruna eta gogora ekarria, gizonak zein naturak eragin dezakete katastrofea. Nahiz batera nahiz bestera, ezer ez da lehen bezala izango, era askotako eraldatzeak gertatzen dira, gune fisiko eta mentala ez da inoiz lehengoa bera izango, gehienetan bizitza-asmoa berbideratu behar izaten baita. Itsasikarak, suteak, bonbak, lapurretak, armadun eroak, gerrak... horra gure zibilizazioaren historia. Zer ikas dezakegu honekin guztiarekin? Zer adierazten digu geure buruaz?

Erakusketa honek katastrofe kontzeptua aztertu nahi du gizarte garaikidean, Mikel Eskauriazak, Kchok, Luis Cruz Azacetak eta Oteizak ARTIUM Bilduman dituzten lan batzuk oinarri hartuz. Asmoa ez da morbosotasunetik gogoeta egitea, bakuntasun baikorretik baizik, katastrofeetatik zer ikas dezakeegun planteatuz.

ARTIUM Bildumako lanekin egiten diren erakusketa pedagogikoak –hasiera batean haurrentzako pentsatuak–, Zentro-Museoak hala eskolako programetan nola gizarteratzeko beste ekintza batzuekin loturiko programetan egiten duen lanetarako tresna bikaina dira.

Katastrofeak
Erakusketa pedagogikoa
Komisarioa: Charo Garaigorta
Ekoizlea: ARTIUM

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand