Francesco Petrarca eta gaur egungo paisaia

Hasiera: Larunbata, 18 Maiatza 2002

Amaiera: Igandea, 16 Ekaina 2002

Lekua: Atari aretoa

2002ko apirilaren 26an, ARTIUM ofizialki inauguratu zen egunean, Francesco Petrarca, "leku hartako garaitasun handia ikusteko gogoak beste ezerk hartaratzen ez" zuela, Ventoux Mendira igo zeneko 666. urteurrena betetzen zen.

2002ko apirilaren 26an, ARTIUM ofizialki inauguratu zen egunean, Francesco Petrarca, "leku hartako garaitasun handia ikusteko gogoak beste ezerk hartaratzen ez" zuela, Ventoux Mendira igo zeneko 666. urteurrena betetzen zen. Garai hartan gauza guztiz bitxia zen gertakizuna eta horek poetarengan eragin zituen gogoetak zedarri garrantzitsutzat jotzen dira bai paisaiaren generoaren pertzepzio estetikoari, eta bai Errenazimenduaren aldi historikoaren garapenari dagokienez.

Urteurren hori eta horren eta Zentro-Museoaren inaugurazioaren aldiberekotasuna gogorarazteko, eta era berean, Museoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, ARTIUMek, AMBAren (Arabako Arte Ederren Museoaren eta ARTIUMen Adiskideen Elkartearen) babesarekin erakusketa bat antolatu zuen paisaiaren inguruan ARTIUMen funtseko 13 artelanekin. Erakusketa -2 solairuko atari-aretoan izan zen.

Erakusketaren osagarri, Arabako ARTIUMek Ventoux mendirako igoaldia liburua argitaratu zuen; bertan jatorrizko testua jasotzen da latinez eta euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenak, Javier Gonzalez de Duranak eta Javier Maderuelok egindako aurkezpenekin batera. Liburuan erakusketako artelanen erreprodukzioak agertzen dira, gainera.

Jarraian hautatutako hamahiru artelanen zerrenda zehazten da:

ABAD GOMEZ, Francesc
La indiferencia del mundo, 1991
(Munduaren axolagabetasuna, 1991)

ARRÁZOLA OÑATE TOJAL, Txaro
Cincuenta y tres años (Oriente Medio), 2001
(Berrogeita hamairu urte (Ekialde Ertaina), 2001)

CHARRIS, (MATEO CHARRIS, Angel)
Jaulas rotas, 1999
(Kaiola hautsiak, 1999)

ELORRIAGA ORIBE, Jabier
Paisajes y ausencias, Taller, 1989
(Paisaiak eta absentziak, Lantegia, 1989)
GANGUTIA, Clara Carmentxu, 1993

IGLESIAS, Cristina
Sin título (Hojas de eucaliptos I), 1994
(Izenbururuk gabe (Eukalipto hostoak I)), 1994

LAZKANO PÉREZ, Jesús Mª
Ascensor de Begoña V, 1985
(Begoñako igogailua V, 1985)

MARCOTE, Carlos (FERNÁNDEZ DE MARCOTE, Jose Carlos)
Retrato de Santos Iñurrieta, 1988
(Santos Iñurrietaren erretratua, 1988)

MORENO, María Vallecas, 1980-85

ROYO ECHEZARRETA, Iñigo
La voz humana, 2000
(Giza ahotsa, 2000)

RUEDA, Gerardo
Paisaje oscuro ó Acuerdo, 1960
(Paisaia iluna edota Ituna, 1960)

RUIZ BALERDI, Rafael
Perspectiva en verdes, azules y violetas ó Jardín interior II, 1965-1968
(Perspektiba orlegi, urdin eta bioleta edota Barruko baratzea II, 1965-1968)

TUDELA SÁENZ DE PIPAON, Francisco Javier
Paisaje III (de aquí, desde allí), 1992
(Paisaia III (hemendik, handik), 1992)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand