Erakusketa honetan artearen historiaren garai bera alderatu nahi da bi toki desberdinetan, Espainian eta Alemanian, Arabako ARTIUMen eta Duisburg-eko Wilhelm Lehmbruck Museum-en ahaleginak bilduz. Oso aldi kritikoa izan zen hori bi herrien bilakaera historikoan, alde batetik gerraondoko Alemania, ia erabat suntsiturik zegoen herrialdea, berreraikitze prozesu betean zegoen eta, bestetik, gerraondoko Espainian diktadura finkatzen eta sendotzen ari zen, eta normaltasun itxura zuen estatu bat sortu nahian, Espainian gizarte kontuetan, politikan eta kulturan zegoen errepresioa gorabehera.
Gauza jakina da artearen analisiak geure buruarez gehiago jakiteko aukera ematen digula, eta baita gehienetan ikusten ez diren xehetasunak ezagutzekoa ere, eta horrela, historiografia arruntak ematen dizkigun ikuspegiak aberasten dituen harremanak, kidetasunak, egoerak edota aldeak aurkitzen laguntzen digu.
Aldi hori oso garrantzitsua izan zen bi estatu horien, Europaren eta munduaren bilakaeran. Orduan hasi zen zirriborratzen gaur ezagutzen dugun guztia. XX mendearen prozesu historiko eta kulturalean funtsezkoak diren gertakizunak, norberaren suntsipenaren sentipen sakon eta berria, eta jainkoaren esku-hartzerik gabe arraza gisa desagertzeko aukera, mehatxu nuklearra, mundua bi blokeetan zatitzea, globalizazioaren ideia, kontzientzia ekologikoaren sorrera, giza eskubideen definizioa, espaziorako lehen irtenaldia, eta abar, horrek guztiak egin gaitu garen bezalakoak.
Erresonantzia morfiko kontzeptuak zera adierazten du, litekeena dela bi toki desberdinetan, baldintza desberdinetan, ondorio eta emaitza beretara iristea aurretik inolako harremanik izan gabe, eta horrek jakinaren gaineko kalkoa edota kopia egon delako ideia okerra eman dezakeela; halaz eta guztiz ere, erakusketa honek bi errealitate desberdin hurbilduko dizkigu, bi herri horien gizarte eta sorkuntza-testuinguruaren benetako neurria emanez. Horretan sakondu nahi dugu, bakoitzak bere bilduma berrikusi ondoren susmoa dugulako ikasitako topikoak zalantzan jar ditzaketen sorpresak izan ditzakegula, eta litezkeen baldintza guztiak gorabehera artearen sorkuntzak egiten dituen ibilbide misteriotsuak ulertzeko ikuspuntu berriak sor daitezkeela.
Hain hurbil, hain urrun. Pintura Alemanian eta Espainian 1945-1960 bitartean
Hasiera: Osteguna, 24 Urria 2002
Amaiera: Asteartea, 04 Maiatza 2004
Lekua: Iparra aretoa
Erakusketa honetan artearen historiaren garai bera alderatu nahi da bi toki desberdinetan, Espainian eta Alemanian, Arabako ARTIUMen eta Duisburg-eko Wilhelm Lehmbruck Museum-en ahaleginak bilduz.
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online