Aurrekariak eta Abangoardiak (1900-1939)
Aurrekariak, eraginak eta gure artistek Espainiako gerra zibila arte abangoardia klasikoaren mugimenduetan egindako lehen saioak biltzen ditu: kubismoa, surrealismoa, espresionismoa.
Gerraondoa barruan eta kanpoan (1939-1957)
Espainiako arte garaikidearen bilakaera traumatikoki etenik gelditzen da gerraondoan, herritik kanpo lan eginik nazioarteko artearen joerak ezagutzen dituztenen eta barruan, diktaduraren pean, modernotasunaren ideia berregiten hasten direnen artean.
Berrikuntza eta Normalizazioa (1957-1980)
1957 urtean hasita, astinaldi bortitza gertatzen da Euskal Herriko eta Espainiako artean, nazioarteko korronte garrantzitsuenetan eguneratzeko eta sartzeko asmoz. Gizarte-konpromiso handia duen Pop artea, informalismoak, espresionismo abstraktua, arte geometrikoa eta kontzeptualismoak.
Abangoardiaondoa eta arte globala (1980-2000)
1970eko hamarraldiko gainbehera ekonomikoak eragindako nazioarteko mugimendu artistikoen krisialdiaren ondoren eta artean mugimendu antiobjektualak sortu ondoren, indar handiz jaiotzen da printzipio eklektikoetan oinarritzen den eta sistema artistikoa bere arlo guztietan ?estiloak, diskurtsoak, galeriak, museoak, eta abar? berreskuratzearekin batera zalantzan jartzen duen posmodernotasunaren ideia.
Etorkizunaren atarian (2000...)
Teknologiaren garapena, artea ekoizteko modu berriak, gaur egungo artea definitu gabe daude. Zer aurkituko dugu etorkizunean? Zeintzuk izango dira artearen ideiaren bide berriak? Zein erreakzio eragingo dute artisten galdera berriek? Hemen aurkituko ditugu lehen hipotesiak.
Bilbuma I. Funtsen 1. sorta
Hasiera: Osteguna, 25 Apirila 2002
Amaiera: Igandea, 22 Abendua 2002
Lekua: Hegoa aretoa
Aurrekariak eta Abangoardiak (1900-1939). Gerraondoa barruan eta kanpoan (1939-1957). Berrikuntza eta Normalizazioa (1957-1980). Abangoardiaondoa eta arte globala (1980-2000). Etorkizunaren atarian (2000...)
Etiketak:
© 2025 Artium Museoa.