Praxis. Asha Schechter. MockUp

Hasiera: Asteartea, 21 Otsaila 2012

Amaiera: Igandea, 22 Apirila 2012

Lekua: Iparra Aretoa

Irudiek gure bizitzan duten izate labur eta inoiz aintzatuaren inguruan

Asha Schechter-ek oinarrizko lanabes bihurtu diren irudiekin lan egiten du batik bat, esate baterako PhotoShop-en arkatzarekin edota Google SketchUp-eko objektuekin. Asha Schechter-entzat jarraikitasuna ikusizko datuaren harat-honatean, loturan eta ezarpenean (deployment) dago haren interpretazioan baino areago.

Erakusketa honek hiru elementu ditu: Los Angeleseko merkataritza eta seinaletika hizkuntza aipagai duten beirazko eskulturak, irarriak eta altzairuz laukiztatuak, era askotako argazkiekin egindako argazki luzeak eta egunkari bat. Guztiek batera, objektu horiek gure munduan sartzen diren irudien bizitza labur eta batzuetan aintzatua islatzen dute.

Erakusketaren izenburua, MockUp, euskaraz «maketa», objektuen izaera aldakorraz aritzeaz gainera, Schechter-ek aukeratutako irudien aldakortasunari ere badagokio. Erakusketa atondu ondoren, Asha Schechter-ek muntaketarako jarraibideak emango dizkio ARTIUMeko lan taldeari. Horrela, erakusketan zehar artelanen kokapena aldatuz joango da, eta horreka artelanak elkarren artean lotzeko era batzuk eta besteak saiatu ahal izango ditu.

Proiektu honen abiapuntua artistaren eta Rivet erakusketa bulegoaren (Sarah Demeuse eta Manuela Moscoso) arteko elkarrizketa bat da, Loisaidan (New York, 2011) egin zen Schechterren egunkarien erakusketa baten ondoren gewrtatu zena. Elkarrizketaren gaia, irudi garaikidearen ontologia izan zen, zehazki irudiak duen lanabes izaeran. 2011n hasita, Aimar Arriola (Bilbo) komisario eta kritikoak parte hartze sakona eta garrantzitsua izan du elkarrizketa hauetan.

Asha Schechter, Los Angelesen bizi da, Arteetako Master bat egin zuen (UCLA, 2009) eta horren aurretik Arteetako Batxilergo bat egin zuen, argazkilaritzan espezializatuz (California College of Arts and Crafts, 2001). Bere lana, taldean nahiz bakarka, New Yorken (Lauren Gitlen Gallery, Loisaida, Spencer Brownstone Gallery), Oaklanden (CCAC North Gallery), Los Angelesen (Wight Gallery, Margo Leavin Gallery), Chicagon (Satin Satan Gallery) eta Londresen (Brown Gallery) izan du ikusgai. Schechter The Vanity-ren sortzailea da, Los Angelesen egiten den apartment-show delako ekimen bat.

Rivet, Sarah Demeusek eta Manuela Moscosok 2010ean sortutako erakusketa bulegoa, New Yorken du egoitza. Erakusketen komisariotza eta ikerketa eta argitalpen proiektuak elkartzen ditu. Bere jardunean, Rivetek gai zehatz baten inguruan arituz bilbatzen ditu hiru egiteko horiek. Lanean hasi zenetik, bulegoak objektuaren filosofiaren (speculative realism/object-oriented ontology) eta lan artistiko eta komisariotza lan garaikidearen arteko lotura posibleak ikertzen ditu. aren. Lan egiten duen artisten artean Faivovich & Goldberg, WeAreQQ eta Katja Mater daude, eta arte gune edota ikerketa zentroen artean como ICI (New York), Goethe-Institut New York, Elizabeth Foundation for the Arts (New York), Vogt Gallery (New York) eta Tatjana Pieters Gallery (Gante, Belgika).

Praxis. Asha Schechter. MOCKup
Iparra Aretoa, 2012ko otsailaren 21etik apirilaren 22 arte
Komisarioa: RIVET
Ekoizlea: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz)
www.asha-schechter.com / www.rivet-rivet.net

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand