Cristina Lucas, Pepo Salazar, Daniel García Andújar eta Pilar Albarracín.
Premiaren garaia erakusketaren asmoa Guernica-ri buruzko ikuspegi berezia ematea da, aukera honetarako lau espainiar artista garaikidek — Cristina Lucas, Pepo Salazar, Daniel García Andújar eta Pilar Albarracín— egindako lana abiapuntu harturik.
Artista hauek Malagako margolariaren larruan jarri dira eta alegiazko Guernica baten prestalana egiteko agindua eman zaie. Baina aginduan berezitasun bat du, oraingo honetan atze oihala gaur egungo gertakizunak edo egoerak izango dira. Izenburuak José Ramón Amondarainek margolan enblematikoaren inguruan egin duen Urgencia proiektuaren lehen emana du aipagai, eta aldi berean egungo egoeraren metafora da. Bestalde, artelanaren eta honek aipagai duen gertakizunaren beste ikuspuntu batzuk dakartza gogora, artista bakoitzak bere erara erabiliko dituenak.
Pilar Albarracín (Sevilla, 1968) espainiar gizartearen topiko, estereotipo eta klixeak erabiltzen ditu gure gizartean oraindik indarrean dauden kode batzuen inguruan ironizatzeko bere berezko ikonografia bat garatzeko. Zaldikoren heriotza ikus-entzunezko proiekzio bat eta zaldi zuri baten buru lastoztatu batek osatutako instalazioa da. Zaldiaren irudia Picassoren beste lan askotan agertzen da Guernica-z gainera, eta horrez gainera, Apokalipsoko testuetako zaldiaren irudia ere gogora dakargu, bizi garen garai honen metafora. Bestalde, izenburuan Zaldiko agertzen da, euskal mitologiako zentauro modukoa, erdia gizon, erdia zaldi.
Daniel García-Andújar (Almoradí, 1966) artista, ekintzaile eta teorialaria da, teknologiaren erabileraren inguruan gogoeta egiten eta informazioaren gizartea behin eta berriz zalantzan jartzen duena. Operación Rügen lanean bere gertakizun historikoak aztertzeko erabili ohi duen artxiboen ildoari jarraitu dio, oraingo honetan naziek Gernikan egin zuten asetze bonbardaketaren esperimentuaren inguruan. Bere ikerketan eta jatorrizko dokumentu eta argazkien bilaketan oinarriturik, artistak instalazio multimedia bat garatu du, espainiar Errepublikak Picassori eman zion aginduaren inspirazio iturri izango zen tragedia haren elementu ezezagunenetako batzuen arrastoari jarraituz.
Cristina Lucas-en (Jaen, 1973) estetika itxuraz tolesgabeak era askotako lan kritikoak taxutzen ditu, esparru guztietako botere harremak agerian utziz, esate baterako, ekonomiarenak, lurralde geopolitiko baten garapenari eragiten dioten faktoreak, edota gizarte eta politika sistema batzuen eta besteen zalantzan jartzea. From the Sky Down lanaren abiapuntua Gernika herriaren bonbardaketa da, bertako herritar zibilen aurka, eta hortik abiaturik historian zehar gertatu diren antzeko eraso sail bat bildu du. Bere lan egiteko moduan ohikoa den tresna bat erabiliz, Lucas-ek kartografia bat planteatu du animazioko bideo baten tankeran, eta tragedia hark kontinentean barrena zabalduz joan den aurrekari bat nola finkatu zuen erakusteko.
Pepo Salazar-ek (Vitoria-Gasteiz, 1972) musikatik, eta era bateko eta besteko azpikulturetatik eta mugimendu politikoetatik hartutako kode sail batekin lan egin ohi du, haien sinbologia berrinterpretatu eta birkontestualizatuz bere mitologiak sortzeko eta haien inguruan dauden botere egiturak agerian uzteko.
Berari eman zaion agindua betetzeko, Salazar-ek soinudun instalazio bat planteatu du, eta horretarako requiem bat ondu du, 3rd WW REQUIEM, gizarte gatazkaren eta datorkigun —edota agian barruan gauden— balizko hirugarren mundu gerraren metafora gisa. Hartara, gaur egun ere eta eraso militar garbi baten beharrik gabe hildakoak uzten ari den gudu bati buruz mintzo zaigu artista.
Premiaren garaia. Pilar Albarracín, Daniel García Andújar, Cristina Lucas, Pepo Salazar
Inaugurazioa: maiatzaren 18an, ostirala 20.00etan
Iparra aretoan, 2012ko maiatzaren 19tik irailaren 2ra
Komisarioa: Daniel Castillejo
Katalogoa
Jarduerak: Pepo Salazar-en kontzertua. 3rd WW Requiem. Maiatzaren 18an, ostirala, 21.00etan. Sarrera librea
Erakusketaren ekoizlea: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz)
Babesleak:

![]()
.jpg)
Sarrerak Online
Denda Online