Atrakzioen muntaketa (Haritik tiraka. ARTIUM Bilduma)

Hasiera: Ostirala, 2012(e)ko Urriaren 05a

Amaiera: Igandea, 2013(e)ko Urtarrilaren 06a

Lekua: Iparra aretoa

Erakusketak zinema du aipagai, eta paralelismo bat finkatzen du erakusketa baten eta pelikula baten muntaketen artean.

Liburuxka Erakusketako lanak Zer da Haritik tiraka?

Erakusketa berezi honek zinema du aipagai, eta paralelismo bat finkatzen du erakusketa baten eta pelikula baten muntaketen artean zinemagintzarekiko hurbilketak dituen kontakizun bat garatzeko. Hortik abiaturik, ARTIUM bildumaren berrikuste bat egin nahi da —partziala eta deliberatuki subjektiboa— haren alderdu sozio-politikoa aztertuz, horrek ekar ditzakeen kontraesan eta konplexutasunak onartuz.

Izenburua Serguei Eisensteinek garatutako sobietar muntaketa eraz jabetu da. Izan ere, joan den mendearen 20etako eta 30etako sobietar eskolarekin loturiko egile garrantzitsuenetako honek, zinema eraikin intelektual eta dialektiko gisa ikusten zuena, aldi berean artea ikuskizunaren eta denbora-pasaren industriaren esparruan sartzeari keinu ironiko bat eginez.

Eisenstein zinema dialektiko baten alde zegoen, irudikapen baino gehiago solas giltzatu bat zen pelikularen alde. Horretarako lanabes nagusia atrakzioen muntaketa zen , muntaketa ideologiko edo intelektuala. Funtsean, itxuraz elkarrekin zerikusirik ez duten bi ideia hartu eta elkartzean datza, konotazio ideologiko bat eta sinbolismo bat lortzeko.

Abiapuntua den Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez eskultura igarota, hurrengo mugarria artista horren beraren artxibo bat da, Acteón pelikula amaitugabearen material guztia bilduko duena. Oteizaren ustez, zinema gizakiaren heziketa estetikoaren oinarrizko ikasgaia da, eta ikusleari esesteko heldu zion zinemagintzari, izan ere arlo horretan Brechten eta Eisensteinen antzeko ideiak zituen (heda)bideei buruz, «ikusleak beren baitan biltzetik aterarazi eta kontakizunen hartzaile hutsaren pasibitatea utzarazteko, eta hala haien jarrera aktiborik gabe dagoeneko existitzen ez den lan baten parte hartzaile bihurtzeko» nahian.

Hortik aurrera politikari eta gizarteari buruz gogoeta egiteko bidea ematen duen artelan segida zabala dator. Mikropolitiken ikuspuntutik begiratzeko beharra da une oro abiapuntua, zenbait ideia —esate baterako F. Jamesonen «inkontziente politikoa», Rancièreren politikaren inguruko paradoxak edota Adornoren arteen zirpiltzea— agertzen hasiko diren ikerketa estetiko baten agertokia sorrarazi nahirik.

Formaren aldetik, zinemaren munduaren aipamenez beteta dago proposamena, eta ez artelanek beren baitan dituztenei dagokienez bakarrik (ikuseremutik kanpo egotea, laukiratzeak, «flou artistikoa», split-screen delakoa...), baizik eta baita elipsiaren tankerako baliabideak —artelanak erakusketa gunetik kanpo jarriz aretotik kanpo edota Haritik tiraka osatzen duten beste bi proiektuetan— motifs direlakoak, jauzi-ebaketak edo flashbackak erabiltzeari dagokionez ere, azken kasu horretan aurreko erakusketan areto berean egon ziren egileen lanak sartuz.

Zinemagintzaren aipamena —hasiera batean oso literala— bilatzen den lehen sekuentzia batzuetatik nortasunak eraikitzearen erako gaietara aldatuko da erritmoa. Jarrera poskolonialistak eta eurozentristak agerian uzten dituzten egoeretatik, etxearen eta gizartearen esparruko indarkeri(eta)ra, esplotazioaren, terrorismoaren, armen bidezko indarkeriaren eta gerren egoeretatik igaroz. Musika ere gai horiek bideratzeko baliabide gisa erabili da artelan batzuetan, eta metafora gisa funtzionatzen du, kutsu tistopiko garbiak dituen kontakizun baten hots-banda gisa, zinismo pesimista itogarri batez beterik. Eta Acteonen mitoak bezala, konponbiderik ez duen izatearen sentipen tragiko eta ebatziezina plastikoki irudikatzeko aukera ematen du. Laburbilduz, erakusketak, Oteizaren pelikulak bezala, gertatzen denaren eta azaltzen denaren arteko bereizketa gainditu nahi du, eta haren narrazioaren haria, Acteón pelikulan bezala, tranpa bat da, gerta daitekeena ikusleari gerta dakion.

Babesleak:


Elkarlaneko proiektua
Interesgarria iruditzen bazaizu, egin click irudian

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand