Guillem Bayo. Close Encounters With a S.O.F.A. (Sequencer Oscillator Filter Armchair)(Hurbileko topaketak S.O.F.A batekin)

Hasiera: Azteazkena, 09 Urtarrila 2013

Amaiera: Azteazkena, 13 Martxoa 2013

Lekua: Iparra aretoa

Praxis programarako proiektua. Guillem Bayok elektronika eta bizitza arrunta elkartu ditu

Komisarioa: Blanca de la Torre
Proiektuaren fanzinea
Praxis programari buruz eta beste erakusketak Guillem Bayoren web gunea

Guillem Bayok planteatu duen proposamenean elektronika eta bizitza arrunta elkartzen dira, eguneroko gauzak tresna teknologiko hibrido bihurtuz. Egunerokotasun kutsiari sofistikazio teknologiko handia eranstea da artistaren ezaugarri nabarmenena, eta berak sortutako objektuek berezko bizitza zikloa dute nolabait.

Oraingo honetan, Bayok sortutako piezen berezitasuna musika sortzeko duten gaitasuna da. Ideia nagusia, ikusleek alda ditzaketen parametroen bidez «randomizatutako» soinuak sortzea da. Horrela, kontrolaren parte bat galdu egiten da, emaitza are gehiago behartuz.

Horrela Bayok beste mundu batera garamatza, non berak erakusketa gunean sortuz joango den objektuak ukitzean ikusleek musika jo ahal izango duten. Areto hori jendeari zabalik egongo den laborategi bat izango da eta bisitariei proiektuan parte hartzea proposatuko zaie sortutako objektuak erabiliz, beren objektuak sortuz edota ekintza honekin lotutako jardueretan parte hartuz.

Elkarlaneko proiektua
Interesgarria iruditzen bazaizu, egin click irudian

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand