Komisarioa: Blanca de la Torre
Liburuxka (pdf) Prentsa oharra (pdf)
Katarina Zdjelar-en web gunea
Hizkuntza eta ahotsa dira Katarina Zdjelar-ek bere corpus artistikoan erabiltzen dituen tresna nagusiak, ikerketarako material gisa ez ezik, baita gaur egungo gizarteari egiten dion azterketaren baitan orientatzeko baliabide gisa ere. Horregatik, bat egiten dute hizkuntzan, besteak beste, nortasunaren, autoritatearen edo komunitatearen kontzeptuek eta hizkuntzaren bitartez —haren funtzio arautzailearen eta irudimenerako ahalmenaren bitartez—, nagusitzen da, hain zuzen ere, gizabanakoaren (ez)asimilazioa ingurune arrotz batean.
Zdjelar-en lanak mugitzen den irudian eta hotsean jarri badu ere arreta orain arte, haren jardun artistikoaren azpian dagoen izaera multidimentsionala nabarmentzen duten osagai berri pare bat eranstea erabaki dugu oraingo honetan. Batak zein besteak hizkuntzaren esanahiari buruzko gogoetari jarraitzen diote, bai botere harremanak eta kolonialismoaren arrastoak nabarmenduz, iragarkien kasuan esaterako —erakusketaren irudi izateko hautatu direnak—, bai artistaren lan guztietan ohikoa den umore-sena argitaratuz, sukaldeko errezeten kasuan bezala.
Lehenengo kasuan, Ghanako aldizkarietako zenbait iragarkiz osatuta dago lana: koloniaren inperio garaira eta herritarrei izen berriak jartzeko joerara garamatza. Horren ondorioz, atzerritar izena edukitzea elite intelektual eta ekonomiko bateko kide izatearen erakusgarri bihurtu zen, eta baita ospearen eta nagusitasunaren ikur ere.
Bigarrenik, errezeta sailak daude: laurogeita hamarreko hamarraldian, Jugoslavia ohiko gerraren garaian, laguntza humanitarioko erakundeek banatzen zituzten osagai kaskarrekin jaki gozoak nola prestatu erakusten duten errezetak. Benetako errezeten itxura dute, normaltasun sentipena eragiteko ahaleginean.
Hotsa funtsezko osagia izan da beti artistak erabilitako hizkuntzaren azterketa artistikoan, baina azken lanetan musikak gero eta garrantzi handiagoa hartu du. Bideoetan, bereziki, musikak esparru politikoak, nahiz fisiko nahiz metaforikoak, eratzeko izan duen garrantzia aztertzen da.
Musikak testuinguruen eta nortasunen sortzaile eta kapital kulturalaren eta sinbolikoaren ekoizle gisa betetzen duen zereginarekin interesaturik, artista modu berezian erakarri zuen Euskal Rock Erradikalaren fenomenoak. Mugimendu horretako talde batzu euskaraz abesten hastera eraman zituen arrazoia gertatu zitzaion Zdjelar-i deigarria, beste askok berriz gaztelaniaz abesten jarraitzen zutela, nahiz eta ordurako hizkuntza legalizatua egon. Talde haiek —ez nahitaez euskal hiztunak—, zituzten entzuleen artean ere asko ziren euskaraz ez zekitenak, baina horrek ez zuen eraginik haien interes eta parte-hartze mailan.
Ikerketa honen emaitza bere azken lanean ikus daiteke: Aitormena. World jautsitsaitsutsitsaitsugunea.
Horrela, lan sorta berriarekin, Zdjelar-ek «itzulpenaren» gaiari heldu dio berriro: hizkuntzaulerga(rri)(itz) bihurtzen duen eremua, itzultzen eta des-itzultzen duena edo alor semantiko disolbaezinak sortzeko gai dena.
Era horretara, hizkuntza berri bat ikasi behar den testuinguruan azaleratzen diren meta-hizkuntzei buruzko ikerketarekin jarraitzen du. Hizkuntza berri horren erabileran, bai erabat ezezaguna denean, bai aldez bakarrik ikasi denean, dislokazio moduko bat gertatzen da.
Ikerketa horren emaitzak erakutsiko dira erakusketa honetan, eta horrekin batera, aurretik egindako lan sorta bat, erakusten duena digresio eremu bakoitzak nola har dezakeen bere baitan «ahots bat baino gehiago» dituen hutsune bat.
Babesleak:
Katarina Zdjelar. Of More Than One Voice
Inaugurazioa: 2013ko urtarrilaren 25ean, 20.00etan
Jarduerak. Katarina Zdjelaren eta Peio Aguirreren arteko elkarrizketa: urtarrilaren 25ean, ostirala, 18.30ean
Iparra Aretoan, 2013ko urtarrilaren 26tik apirilaren 26ra
Komisarioa: Blanca de la Torre
Erakuskearen katalogoa. Testuaren egileak: Lucy Cotter, Frans-Willem Korsten, Katrin Mundt eta Luigi Fassi. Blanca de la Torreren sarrera
Ekoizlea: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz)
Babesleak: Mondriaan Fund eta Arabako Foru Aldundia
Elkarlaneko proiektua
Interesgarria iruditzen bazaizu, egin click irudian