Grey Flag 2013. Reahuciar, reokupar, rehabitar (prozesua alderantzikatzea)

Hasiera: Asteartea, 01 Urtarrila 2013

Amaiera: Ostirala, 31 Urtarrila 2014

Lekua: Artiumeko horman

Ideia nagusia «nonbaiten bizitzea»-rena da, tartea betetzeko ekintza gisa —nahiz fisikoa, nahiz kontzeptuzkoa, gizartekoa, politikoa, emozioarena edota sinbolikoa izan—

(Berriz itxaropena eman, berriz bete, berriz (han) bizi)
(prozesua alderantzikatzea)

Beste urte batez, artea ere badela erakusteko beharra abiapuntu harturik eta hori eskaintzeko gizartearekiko dugun konpromiso eta betebeharra berrituz, sei pankarta handi eginaraziko ditugu eta aurtengo gaia, artea bere testuinguruaren eta gizarteko errealitatearen islada dela izango da.

2013ko urte honetan ideia nagusia «nonbaiten bizitzea»-rena da, guztiona den tartea betetzeko ekintza gisa —nahiz fisikoa, nahiz kontzeptuzkoa, gizartekoa, politikoa, emozioarena edota sinbolikoa izan—, oraingo honetan artearen bidez.

Egungo egoeran desahuciar aditza da (Espainiako Errege Akademiaren hiztegiaren araberako ahuciar-en definizioa: «itxaropena edota konfiantza ematea»), dudarik gabe, egunkari, albistegi eta komunikabideetan gehien entzuten dena. Grey Flag programan, egungo egoeraren aurrean jarrera anarkista berreskuratu eta grisen ñabardura guztiak ikusteko beharrarekin jarraituz, aditz ezagun eta ilun hori alderantzikatu nahi da, egunero uztera behartzen gaituzten tarte fisiko eta geografikoak (baina ez horiek bakarrik) berriz betetzera eramango gaituzten berriz asmatzeko aukerei arreta jarriz.

Komisarioa: Blanca de la Torre

Babeslea: Mario Legorburu

Prentsa oharra Grey Flag 2012


Txaro Arrazola (Vitoria-Gasteiz, 1963). Noiz arte Historiaren ilarako azken muturrean?

Konpromisoa, politika eta gizarte arloko bidegabekeriak eta indarkeria ikusarazteko beharra dago Txaro Arrazolaren lanaren atzean. Emakumeak kulturan eta gizartean duen rola, biztanle-taldeen behartutako migrazioak eta tokialdatzeak gurutzatzen dira batez ere margolaritzaren esparruan garatzen duen lan batean, baina bideoaren edota instalazioaren eremuan ere naturaltasunez jorratzen ditu.

Grey Flagerako egin duen proposamen honetan, artistak atxiloketa-egoeran bizi den herri baten egoeraz gogoeta egiten du bere margolanean, Tinduf-eko iheslari saharauien kanpamentuei botatzen dien begiradaren bidez. Kanpamentu hitzak behin-beinekotasun ideiarekin loturik egon da beti, konponbide igarokor baten ideiarekin. Elkarren arteko laguntzak eta behin-behinekotasun egoera horretaz konbentzituta egoteak lagundu die egoera horretan irauten azken 37 urteotan. Denbora horretan emakumeak funtsezko ardura publikoko eginkizuna izan du, arabiar jatorriko beste gizatalde batzuetan pentsaezina.

2013ko urria-2014ko urtarrila

Ikus lana
Horman zinztzilik

Sandra Vásquez de la Horra, (Viña del Mar (Chile), 1968). Nire ametsetako bisitaria

Artista honek tamaina txikiko marrazkiak egin ohi ditu, gehienetan kolorerik gabeak, eta haietan bere iruditeria pertsonala eta politika nahasten ditu. Bere lan guztietan diseinu grafikoan egin dituen ikasketen arrastoa nabari dira. Heriotzaren poetika, erlijioa, politika, magia eta sexua halako folk kutsu bat duen ikonografia fantastiko batekin hibridatzen dira, narrazioa saihesten duen marrazteko modu seguruz.

Nire ametsetako bisitaria marrazkia Pesadilla serie ezagunekoa da, eta geure ametsez jabetzearen beharraz mintzo zaigu, eta gure ametsen unibertsoak betetzen duen tokiaren garrantziaz konturatzeaz. Gai nagusia ametsen eta gizarte-errealitatearen artean gertatzen den atzeraelikadura da —betiere umore beltzez eta misterioz tindatua—, eta monokromiaren erabileraren bidez indartzen da.

2013ko uztaila-abuztua

Priscila de Carvalho (Curitiba, Brazil, 1975). Teilatupe bat ez da etxea

Priscila De Carvalhoren lana paisaia arkitektoniko dinamikoetan mamitzen da, hirigintzaren kontrolik ezarekin arazoekin loturik. Bere lanean pop art-aren, informalismoaren eta folk artearen eraginak elkartzen dira, horma-margolanen eta forma arkitektonikoen monumentaltasunarekin batera.

Era askotako materialak eta iturriak erabiliz —pelikulak, Internet, argazkiak eta baita oroitzapenak ere—, artista honen lanak XXI. mendeko bizieraren konplexutasuna, kaosa eta paradoxak islatzen ditu.

Teilatupe bat ez da etxea lanean bizi daitekeen tokiaren eta haren errealitate ugarien kontzeptua jorratzen dira. Gure etxeari buruzko kontzeptuaz mintzo da, nola bizi dugun eta sentitzen dugun eta, aldi berean, bizi-esparruaren eta han gauden moduaren etengabeko aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialak aztertzen ditu.

Hitz batean, teilatupe baten eta etxe baten artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzen ditu, eta baita materiadunarekiko eta materiagabearekiko dugun harreman emozionala ere, gizarte nomada eta aldi berean kokatu honetan.

2013ko maiatza-iraila
Ikus lana
Horman zintzilik

Alain Urrutia (Bilbo, 1981). Oroitzapenetan berriz bizitzea

Alain Urrutiak urteak daramatza Historiarekin lotura estua duen margolaritza bat egiten eta, beraz, oroitzapenekin harreman hertsian. Horien izaera hauskor eta arina ditu aipagai margotzeari hurbiltzen zaion erak, beti zurien eta beltzen ñabardurekin jolasean, eta lausodura barreiakorrekin, irudi iheskorrak, beti atzematen errazak ez direnak sortuz, ihes egin eta ahanzturan galtzeko joera bailuten.

Grey Flagen sasoi honetarako, «oroitzapenetan bizitzea»-ren ideian oinarritu eta artearen bidez halako gizarte kritika bat egiteko asmoz, eta aldi berean etorkizunarekiko itxaropena eta konfiantza emateko, Urrutiak Orsini bat irudikatzen duen kartel bat aurkeztu du. Gailu hau, XIX. mendearen erdi aldean eta bukaeran Europako anarkismoaren sinbolo nagusietako bat izan zena, 1857an diseinatu zuen Felice Orsini italiar anarkistak, eta harengandik hartu zuen izena.

Horrekin balioztatze estetiko bat bilatzen da, objektuak izan ditzakeen indarkeriazko konotazioak indargabetu eta historiaren une baten eta egungo egoeraren berrirakurketa semantiko bat eskaintzea, margolaritzari halako izaera salatzailea emateko.

2013ko apirila-utzaila
Ikus lana
Horman zintzilik

Martin & Sicilia (1974 eta 1971, Tenerifeko Santa Cruz). 24 orduz zabalik

Hauek biek sail tematikoetan lan egiten dute, formatu «tradizional»etan, betiere erreferentzia gisa narrazio piktorikoa hartuz. Horren tankera klasikoa beste ikusizko erretorika batzuekin elkartzen dute, esate baterako ilustrazioarekin eta kartelekin, kazetaritzako argazkiekin, antzerkiarekin, zinemaren hizkuntzarekin eta baita publizitateko baliabide batzuekin ere. Osagai horiekin ikusizko bilbe edo egitura berezi bat sortzen dute, eta bertan bi artisten irudiak dira irudikapenaren protagonistak, beren lanen rol nagusiak antzezten dituzten pertsonaia bilakatuz.

24 orduz zabalik
benetako ekintza baten emaitza da: artistek janari denda bat hartu zuten indarrez Tenerifeko Santa Cruzen. Horrela, irtenbide ironiko bat planteatzen dute ekonomiaren geldialdi honen aurrean eta, aldi berean, aurrerabideari eta egungo uneari buruzko desengainuaz mintzo dira. Horretarako supermerkatuaren metafora ezin hobea da: 24 orduz zabalik kontsumitzeko eta subjektu garaikidea bertan kontsumituta geratzeko. Prentsak dio gobernua korrupzioaren zerbitzura dagoela 24 orduz, krisian 24 orduz edota, agian, gizarte kaosaren arriskuan 24 orduz.

2013ko otsaila-maiatza
Ikus lana
Horman zintzilik

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand