Aurrez Aurre programaren ekinaldi honetan ondarearen kontzeptua izango dugu gogoetagai. Datozen hilabeteetan ikusgai egongo diren artelanak ondarea nola definitzen eta osatzen den hausnartzeko erabiliko dira, haren balioak duen eginkizuna eta balio horrek norbanakoarekin duen zerikusia; zein baliabide dituen artearen testuinguruak berekin dakarren garapenera egokitzeko, edota zeintzuk diren aurrekontuak hain urri diren honetan Museoak aurrera ateratzen dituen proiektuak.
Aurrez Aurre egongo den hormaren atzean dago Museoko ondarearen biltegia. 3.000 artelan baino gehiago gordetzen dira giro egonkor batean, beren bilgarrietan edota burdinezko paneletan zintzilik, liburu bateko lerroen edota piano bateko giltzen antzera norbaitek ikusi, pentsatu edota erabili zain, oroitzapenen irudi bat edota munduan dugun egoeraren inguruko gogoeta berriak sortzeko.
Programaren xedea bikoitza izango da aldi honetan, alde batetik, ondare publiko esan ohi diogunaren mugak zalantzan jartzen edota hausten dituzten artelanak aterako ditugu biltegien ilunpetik. Beste alde batetik, Museoko teknikarien lana atera nahi dugu argitara. Datuak jaso, artelanak ikertu eta katalogatu, babestu eta zaharberritu; haien historia jaso; interpretazio berriez gogoeta egin... Prozesu horren pauso bakoitzean partekatu beharreko eta balioa eman beharreko ondare bat sortzen da.
Lehendabiziko proposamenak hiruna astez egongo dira ikusgai. Horien bidez ondoko gaiak jorratu nahi dira: jabetza, merkatua eta honen mugak; artelanak Bildumara nola iristen diren, eskuratze politikak, gordailuak eta emaitzak; artelan konplexuen muntaketa, garatzen den ikerketa, eta abar... Horretarako aukeratutako lanak era askotako egile eta interesak biltzen dituzte.
Grey Flag
Martxoaren 27tik apirilaren 21era
Sarrerak Online
Denda Online