Praxis. Elena Aitzkoa Reinoso. Emakume primitiboa

Hasiera: Ostirala, 15 Martxoa 2013

Amaiera: Ostirala, 31 Maiatza 2013

Lekua: Iparra aretoa. Praxis gunea

Eskultura. Performancea. Marrazkia. Poesia. Collagea. Ekintzak. Blogak. Bizitza. Horra Elenak lanerako darabiltzan lehengaietako batzuk.

Fanzine (pdf) Prentsa oharra (pdf) Praxis programari buruz

Elena Aitzkoaren lanean ez dago hutsarentzako lekurik, halaxe dio bere poesian:

Ez dago lekurik hutsarentzako
Ez dago hutsik ezerezarentzako.

Eskultura. Performancea. Marrazkia. Poesia. Collagea. Ekintzak. Blogak. Bizitza. Horra Elenak lanerako darabiltzan lehengaietako batzuk.

Haien bidez bizitzari buruzko bere gogoetak sortzen ditu, barruko eta kanpoko errealitatea arakatuz, gogoeta zatietan laburbiltzen direnak.

Eta horrela, Elena bere sekretuez mintzo zaigu.

Bere lanak Clarice Lispector idazle brasildarrarena dakar gogora, idazkeraren poesian, itxuraz hutsala denaren garrantzian, sentipen guztiak atzemateko gaitasunean, egunerokotasunari mozorroa kentzera eta intzigar sentibera eta misteriotsu batez estaltzera jolastuz.

Lispector-enaren antzera, Aitzkoaren lana sailkatzen zaila den erreten batean aurkitzen da, halako «estilo-ez» batean, brasildarrak esango lukeen bezala. Bere lana narratibotasun oroz gabetua dago, sentiberatasunetik hurbilago egoteko. Bera da bere lana.

Eta..., ez ahaztu atomoaren egitura ikusten ez bada ere ezaguna dela. Ikusi ez ditudan gauza asko dakizkit. Eta zuek ere bai. Ezin da egiazkoena denaren izatearen frogarik aukeztu, sinestea da onena. Nigarrez sinestea.
Clarice Lispector. La hora de la Estrella.

Biek mundua maite dute, eta beren poesia opritzen diote. Eta hark opariaren ordainez bere amarruak eta baliabideak uzten ditu agerian, bere kaleidoskopio pertsonalari esker beste era batera ikusi ahal izateko.

Ilargiaz, ordea, ez zuen beldurrik, ilargizkoa baitzen eguzkizkoa baino gehiago, eta egunsenti ilunetan begiak zabal-zabalik ikusten baitzuen zorigaiztoko ilargia zeruan. Orduan, ilargiaren izpietan bainatzen zan goitik behera, eguzki bainuak hartzen dituztenen antzera. Eta garbi garbi eginda geratzen zen.
Clarice Lispector: Aprendizaje o El libro de los placeres, Madrid: Siruela, 1989.

Planetek lo egiten ez dutelako, izarrek lo egiten ez dutelako gauak opari bat dirudi. Errealitatea distantzien arabera estaltzen eta agerian jartzen da. Gure gorputza unibertsoa bera bezain konplexua eta miragarria da. Begiak, eskuak, oinak, bularrak eta zangoak. Aurpegia. Aurpegiaz besterik ezer jakin nahi ez duen gizakia, zertaz egina dagoen jakin nahi ez duena. Aurpegia besterik ez du nahi, eta nik zertaz egina dagoen esan nahi diot.
Elena Aitzkoa Reinoso: La Revolución de las Extremidades, Bilbao: Lalavandera, 2013

Emakume primitiboa-n artistak barne bakarrizketa bat sortu du, primitibotasunaz mintzo zaiguna, beti gauzen beste begirada bat —haien mugei buruzko etengabeko gogoetan— bilatzeko ate erdi ireki bat uzteaz.

Zenbait urte geroago «zortea» (hala esaten diote) egiteko bide bat izan zen hartara itzuli eta eroritako guztiaren artean baso berri bat nola jaitzen ari den sentitzea. Hain zuzen ere eskua sartu dugun toki horretan dena historiaurreko ordena batekin nola nahasten den. (ib.)

Jarduerak

Performance zikloa. Historiaren hasieratik

Elenak hiru performance egingo ditu bere proiektuaren osagarri. Ozenki irakurritako testuak, mugimendua eta plastika izango dira nagusi, eta horien bidez bere sortze-munduan eta erakusketaren historan sarraraziko gaitu.

Murkoaren kokagunea – La Revolución de las Extremidades liburuaren aurkezpena.
Martxoaren 15ean, ostirala. 20.00etan. Praxis aretoan

Gure maitasuna Erdi Aroan jaio zen
Apirilaren 19an, ostirala. 20.00etan. Praxis aretoan

Metopa eguzkitsuak
Maiatzaren 10ean, ostirala. 20.00etan. Praxis aretoan

Elena Aitzkoarekin solasean
Apirilaren 11n, osteguna, 19.00etan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand