Erakusketa honetarako Artium Bildumako artista latino-amerikar batzuen artelan sail txiki bat bildu da. Herrialde bateko eta besteko artistak dira, eta beren lanak ere elkarren artean desberdinak, baina guztiak ideia politiko eta kultural berrien bila dabiltza, bakoitza bere nortasunetik abiatuta. Liliana Porter, Fernando Bryce, Vick Muniz, Allora eta Calzadilla artistek historia eta orainaldi amankomuna partekatzen dute gurekin.
Jarrai ote dezakegu esaten, behin batean Colonek Amerika deskubritu zuen?
Sarrerak Online
Denda Online