Prentsa oharra | Lan zerrenda | Komisarioaren testua
Poeta izan nahi dut, eta igarle izateko ahalegintzen ari naiz: zuk ez duzu ezer ulertuko, eta ni ere ez naiz ia adierazteko gai izango. Horretan datza ezezaguna dena zentzumen guztien eragabetasunaren bidez lortzea.
Arthur Rimbaudek Georges Izambard-i
Charleville, 1871ko maiatzaren [13a]
Izenburu horrekin, Artium Bildumaren funtsen zati baten XIV. erakusketa dago ikusgai Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren Hegoa aretoan. Esparru gardenean kokatutako artelanekin jende guztiarengana heldu nahi dugu, artelan horiek elkarrekiko harremanean nahiz bakarka beren egitura fisiko eta mentaletan pitzadurak eta desorekak erakusten baitituzte, Rimbaudek dioen bezala, amildegi poetiko batera garamatzatenak. Etorkizuna sortzen duen des-egitura batera, horrelakorik esatea zilegi bada.
Sarrerak Online
Denda Online