Tiempos abiertos. Artium Bilduma. Salamancako DA2/Fuenlabradako CEART

Hasiera: Ostirala, 2014(e)ko Otsailaren 07a

Amaiera: Igandea, 2014(e)ko Uztailaren 27a

Lekua: DA2 Salamanca/CEART Fuenlabrada

Erakusketako artelanak euforia eta krisi giro batean sortutako tirabira, kaos eta nahien islada dira

Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea

DA2-en eskupapera | CEART-en eskupapera | Prentsa oharra | Lan-zerrenda

Tiempos abiertos erakusketako artelanak euforia eta krisi giro batean sortutako tirabira, kaos eta nahien islada dira.

Erakusketa Artiumen funtsetako artelanekin osatutako erakusketa bat da, Estatuko arte garaikidearen bilduma garrantzitsuenetako bat eta egungo euskal artearen bilduma nagusia. Hirurogeien hamarkadan hasi zen Arabako Foru Aldundia bilduma hori osatzen, baina mendearen aldaketarekin eta Artium museoa inauguratu zenetik aurrera zabaldu da haren ezagutza eta eman zaio programazio baten eta proiektu museologiko baten testuingurua.

Harrezkero artelanen kopurua bikoiztu egin da eta ia ehun erakusketa publiko nahiz pribatuetan jarri dira ikusgai, beste bilduma batzuekin nahastuz. Bilduma, bere egunerokoan, Museoko profesionalen azterketagaia da, eta ikertzaileen, ondarearen teoriagileen nahiz erakundeen esku uzten da programa batzuetan eta besteetan kritikoki azter dezaten, eta horren guztiaren emaitza gisa, gure gizarte garaikidean duen tokiaren inguruko gogoeta egiteko balio duten argitalpenak eta erakusketak sortzen dira.

Testuinguruari buruz hitz pare bat
Kontakizun handiak suntsitu ondoren, beren une paradigmatikoena Berlingo hormaren gainbeheran aurkitu zuten eredu sozio-politiko nagusiak porrot egin ondoren, aurreko narrazio-ereduei uko egiteak ekarri zituen ondorioak izan ziren historiak adierabakarreko izateari utzi ziola eta era bateko eta besteko ideologiak zatikatu egin zirela. Merkatu libreko ekonomiak markatutako kontestu berriak mugarik gabeko hazkunde eta garapen baten distirak ekarri zituen mundu globalizatu batean eta, aldi berean, atzerakorik nekez izan zezakeen birbanatzeko gaitasunaren galtze-prozesu bat gertatu zen politikan, horrekin gizarte-kohesioaren suntsipena lasterragotuz.

Harrezkero gure kulturak ziurtasun gutxiagorekin bizitzen ikasi behar izan du, eta egoera horretan pentsalariak, artistak eta filosofoak zalantza hori kudeatzen ahalegintzen dira. Gaur egun, egoera kritikoa da, eta aurreko hamarraldietan garapen eta hazkunde jarraituan zegoen konfiantzaren ordez inoiz susmatu gabeko krisi ekonomiko batek eragin duen xoketik esnatzen ari gara. Gure orainaren ezaugarria Mendebaldean gertatu den sistemaren agortzea da, eta ekonomiaren garapenaren aldamenean gertatzen ari den gizarte-garapenaren azkena.

Zizek-en hitzetan, kapitalismoaren eta demokraziaren arteko ezkontza desegiten ari da. Ekonomiaren eta politikaren botereak gainazpikatu egin dira eta jendeak, gizarteak, bilatu behar du orain onargarria izango den ordezkatze-eredu berri bat. Aldi horretan artearen sistema eta kultura, errealitateak kutsaturik, denbora-pasako merkatuaren gehigarri bihurtu dira neurri handi batean.

Tiempos abiertos erakusketak egoera arazotsu horren ikuspegi bat eskaini nahi du, teknikez, bitartekoez eta itxurez harago gogoeta eta esanahiak eragin nahirik. Artelanak azken 15 urteetakoen artean hautatu dira, hots, Artium zabaldu zenetik Bilduman sartu direnen artean, eta handiustetik krisialdira eraman gaituen garai baten aurreiritzirik gabeko begirada bat proposatzen dute.

Arteak beti izan du gizartearen eta historiaren prozesuak sinboloen bidez laburbildu eta irudikatzeko beharra, eta gure artista askok eta askok egungo krisian amaitu den errealitate eroso horren suntsitze-prozesua islatzeko zeregina beren gain hartu eta diskurtso hartan baztertzen edota isilarazten zena erakutsi digute.

Tiempos abiertos. Fondos de la Colección Artium de Álava
Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea
Erakusketa, Salamancako Domus Artium 2002 (DA2)-en: 2014ko otsailaren 7tik maiatzaren 4ra
Erakusketa Fuenlabradako Centro de Arte Tomás y Valiente (CEART)-en: 2014ko maiatzaren 15etik uztailaren 27ra
Tiempos abiertos Salamancako DA2-ek eta Fuenlabradako Tomás y Valiente arte-zentroak ekoitzi dute.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand