Artelanak norbaiten begirada behar du bizkortzeko, eta begiratzea sortze-ekintza bat da. Mirarien horma Gonzalo Lebrijaren, Dora Garcíaren eta Loretta Luxen margolan banari begiratu eta haien inguruan gogoeta egiteko lekua da.
Proposatutako gune honetan artelanei esanahiak eta interpretazioak erantsiko zaizkie, egileak agian gogoan izan ez zuen eta ikusleak gauzatzeko aukerarik izan ez zuen adierazkortasun bat.
Gainera, zure ekarpena horman zintzilika dezakezu, eta horrela konpromiso bat —artelanaren eta haren aurrean sortzen diren iritzi edo ahots batzuen eta besteen artekoa— biltzen duen mural handi bat osatzen lagunduko duzu.
Twitter-en bidez ere egin ahal izango duzu, @ARTIUMVitoria kontua aipatuz eta #MirarienArtium hashtag-arekin, edota posta elektronikoaren bidez, educación@artium.org-era mezu bat bidaliz.
Mirarien horma aribidean dagoen hezkuntza-proiektu bat da. Ikusgai dauden artelanak aldatu egiten dira tarteka, beste planteamendu eta gogoeta batzuk sorrarazteko, baina bisitariek (helduak eta gazteak, ikasle eta irakasleak) egindako ekarpenak bertan geratzen dira, erakusketaren oroimena osatuz joateko.
Une honetan Equipo Límite-ren Más dilatado que las cataratas del Niágara, Elena Mendizabal-en Niña eta Lucía Onzain-en Tus ojos daude Mirarien horma-n ikusgai. Mirarien horma honetan ikusgai egon diren beste artelan batzuk ikusteko jo IRUDI SORTAra.
Más dilatado que las cataratas del Niágara. Equipo Límite, 1993
Pertsonaia hauek ezagutzen dituzu?
Argibide gehiago (Artium Bildumaren katalogoa-EMSIME)
Niña. Elena Mendizábal, 2007
Eta zuk, non daukazu burua?
Argibide gehiago (Artium Bildumaren katalogoa-EMSIME)
Tus ojos. Lucía Onzain, 1995
¿Qué título le pondrías a esta obra?
Sarrerak Online
Denda Online