Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma

Hasiera: Azteazkena, 2017(e)ko Apirilaren 26a

Amaiera: Igandea, 2017(e)ko Urriaren 01a

Orain arte inoiz aurkeztu ez den ikusmolde bat, arte garaikideaz, obren eta artisten bitartez, baita ondare kultural publikoaren bilduma egitearen eta ondare hori sortzearen esanahiaz

Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma erakusketa bikoitza da, erakusgai jarriko baitira, alde batetik, Artiumen funts artistiko aberatseko 44 piezarik adierazgarrienak, eta, bestetik, orobat eskainiko da informazio- eta dokumentazio-sorta zabal bat, era horretan azaldu izateko, Bilduma honen kasu jakinetik abiatuta, sorkuntza garaikidearen mundua inguratzen duten prozesuen, pertsonen eta erakundeen multzoa.

Erakusketa bi aretotan banatu ditu bere bi sailak, estu lotuak dauden arren: Museoko  Hegoa aretoan (Artea) eta Ekialde-Behekoa aretoan (Artearen sistema). Biek elkarrekin, eta obren eta artisten bitartez, orain arte inoiz aurkeztu ez den ikusmolde bat eskaintzen dute, arte garaikideaz, baita ondare kultural publikoaren bilduma egitearen eta ondare hori sortzearen esanahiaz, eta horrek hainbat ikuspegitatik ekar dezakeenaz ere. Hala, Artea atari biziki estetiko bat da, ikusleari Artearen sistema sailean sartzen denean bere erreferentzia artistikoak galarazten ez dizkiona; bigarren sail horrek, berriz, oso ohikoa ez den testuinguru batean kokatzen du aurrenekoa.

Gehiago irakurri

Artea
Erakusketako Artea sailak adierazgarrientzat hartzen diren Artium Bildumako 44 piezak biltzen ditu. Egia da, zer irizpide agertzen duen erakustaren komisarioak, alda litekeela obra “adierazgarri” hauen hautaketa; kasu honetan, termino objektiboetan neur daitekeen adierazle batean oinarritzen da Daniel Castillejok baliatu duen irizpidea: beste museoek maileguan maizenik eskatu dituzten eta, bai Artiumen, bai beste zentroetan, erakusketa gehienetan parte hartu duten piezak dira.

Erakustaldiaren asmoa, honako honetan, ez da, beste hainbat alditan izan zitekeen bezala, erakustea nola hurbildu diren artea eta artistak gaurkotasun gehiagoko edo gutxiagoko auzi jakin batera, baizik eta publikoari esperientzia oinarri-oinarrian estetikoa eta lehen mailakoa eskaintzen ahalegintzea. Era horretan, XX. eta XXI. mendeetako hainbat une historikori dagozkien eta onespen zabala izan duten artisten piezak bildu dira Artiumeko Hegoa aretoan, nola diren Pablo Picasso, Joan Miró, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, Manuel Millares, Antoni Tápies, José Guerrero, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Equipo Crónica, Joan Brossa, Darío Villalba, Luis Gordillo, Vicente Ameztoy, Antonio Saura, Miquel Barceló, Cristina Iglesias, Rogelio López Cuenca... XXI. mendeko unotako protagonista direnen artean, berriz, hortxe daude Simeón Sáiz Ruiz, Fernando Sánchez Castillo, Cristina Lucas edota El Perro.

Erakusgai jarri den obra bakoitza testu batez dago hornitua. Testu horiek berariaz egin dituzte erakusketa honetarako gaur egungo arte-idazlerik handienek, nola diren, besteak beste, Fernando Castro Flórez, José Lebrero, Rosa Olivares, Estrella de Diego, Aimar Arriola, Carles Guerra, Gloria Picazo, Imma Prieto, Ismael Manterola, Francisco Javier San Martín, Laura Fernández Orgaz, Sara Gonzalez de Aspuru eta Javier González de Durana.

Artearen sistema
Erakusketaren bigarren saila, bestalde, espezializatu gabeko ikusle batek egin ditzakeen galdera ugariei erantzuten saiatzen da, esate baterako, beste galdera askoren artean, Artium Museokoa bezalako bilduma baten nolakoaz eta zergatiaz egiten direnei; eta hortik abiatuta osatu ahal izango du ikusle horrek ideia bat “artearen sistema” deitzen denaren funtzionamenduari buruz. Kontzeptu hori ez da erraza definitzen, ez mu-gatzen; baina, alde batera utzirik artista eta obra, esan liteke artelan bat halakotzat hartu ahal izateko, eta dagokion trataera izan dezan, parte hartzen duten prozesuen, pertsonen, entitateen eta erakundeen multzoa dela artearen sistema.

Erakusketak hainbat auzi nahi ditu argitu, besteren artean Artium Bildumaren jatorria; zer prozedura aplikatzen den artelan bat Museora heldu ondoren; kontserbatzaileen eta zaharberritzaileen lanaren adibide adierazgarriak erakutsi; behar bezala azpimarratu erregistro eta katalogazioko lan xehe baten garrantzia; jakinarazi nolako zailtasunak izaten dituen batzuetan obra bakar bat muntatzeak; edota, beste gai askoren artean, artelan baten balio ekonomikoa bezalako gai korapilatsu bati heldu.

Lan-zerrenda  Artium Bilduma zifretan  Bildumaren irizpideak  Prentsa oharra

Bideoaren bertsio osoa ikusi  Erakusketen bideo gehiago ikusi 

Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma

Hegoa aretoa/Ekialde Beheko aretoa, 2017ko apirilaren 26tik urriaren 1 arte
Komisarioak: Daniel Castillejo, Javier Iriarte, Enrique Martínez Goikoetxea
Jarduerak:
Apirilak 26, asteazkena
18:30ean. Inaugurazio-aurreko bisita gidatua, komisarioen eskutik. Artiumen adiskideentzat bakarrik
19:00etan. Solasaldia: Daniel Castillejo, Javier Iriarte, Enrique Martínez Goikoetxea. Sarrera doan
20:00etan. Erakusketaren irekitzea
Artistak
Artea: Carlos Alcolea, Chema Alvargonzález, Vicente Ameztoy, Amable Arias, Ángel Bados, Miquel Barceló, Joan Brossa, Eduardo Chillida, Jordi Colomer, CVA, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, El Perro, Equipo Crónica, Pepe Espaliú, Esther Ferrer, Dora García, Luis Gordillo, José Guerrero, Juan Hidalgo, Cristina Iglesias, Eva Lootz, Rogelio López Cuenca, Cristina Lucas, Juan Mieg, Manuel Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Andrés Nagel, Marina Núñez, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Perejaume, Guillermo Pérez Villalta, Pablo Picasso, Francisco Ruiz de Infante, Simeón Saiz Ruiz, Fernando Sánchez Castillo, Antonio Saura, Fernando Sinaga, Antoni Tàpies, Francesc Torres, Darío Villalba, José Luis Zumeta
Artearen sistema: Cabello/Carceller, Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero, Joaquín Fraile, Pedro G. Romero, Pablo Gargallo, Rafael Lafuente, Eva Lootz, Antonio López, Antoni Muntadas, Paloma Navares, Carmelo Ortiz de Elgea, Benjamín Palencia, Pablo Serrano, Santiago Sierra, Moisès Villèlia, Francisco Vizcarra
Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma Gasteizko Artiumen ekoizpena da

Institucionales

Patrocinadores 1

Irudi sorta

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand