Liburutegiak tapiz gorriaren gainean

Hasiera: Ostirala, 17 Azaroa 2017

Amaiera: Larunbata, 07 Apirila 2018

Liburuzainen lanbidearen inguruko gogoeta planteatzen du erakusketak haiei buruzko estereotipoen bidez

Zineak ez du errealitatea irudikatzen, gizarteak errealitate horri buruz duen irudia baizik. Berez, gizarte-komunikabideak eta, beraz, baita zinea ere, inguru egokiak dira gizarte batean nagusi diren estereotipoak ezagutarazteko; hala, estereotipo horiek denboran irautea lortzen dute.
Erakusketa honetarako liburutegiak eta informazioaren profesionalak agertzen diren pelikulak aukeratu ditugu gure funts bibliografikoetatik, gizartearen iruditerian dauden estereotipoak ezagutzeko. Hori abiapuntu harturik, gure lanbidearen inguruan gogoeta eginarazi nahi dugu, eta urteen poderioz gizarteak informazio-unitateei eta haietan lan egiten duten pertsonei egozten dien eginkizuna aldatu al den jakin nahiko genuke. Gainditu ote da liburutegi tradizionalaren —gehienetan konnotazio txarrak dituena— eta modernoaren arteko eztabaida, edota bizirik dirau oraindik ere gure iruditerian?
Sar eta ikus, emankizuna hastera doa…

Komisariotza: Elena Roseras

Mintegi aretoan.
Sarrera doan. Liburutegiaren ordutegian

Ordutegia  Erakusketaren dokumentu-gunea Prentsa-oharra

 

Patrocinadores 1

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand