Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain

Hasiera: Larunbata, 2017(e)ko Azaroaren 25a

Amaiera: Igandea, 2018(e)ko Otsailaren 25a

Erakusketa hau, Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain, San Telmo Museoak eta Artiumek Picassoren Guernicari bere 80. urteurrenean egiten dioten omenaldia da.

San Telmo Museoa, Donostia
2017ko azaroaren 25etik 2018ko otsailaren 25era

Casal Solleric, Palma
2017ko apirilaren 14tik abuztuaren 26ra

Bi errealitateren gainean bideratutako omenaldia da; batetik, sormen-prozesuari, ikerketari eta sormen-mekanismoei buruz hitz egiten digute, eta aldi berean ezintasun bat erakusten digu, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioaren ondorioz hainbat alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna. Erakusketa, beraz, arteari, sormenari eta hura bideratzen den sistemari buruzkoa da, eragile indartsu bat abiapuntutzat hartuz, Picassoren Guernica.

Joan zen apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 8 hamarkada bete ziren, eta gertakari horrek XX. mendeko lanik ezagunena egitea ekarri zuen:  Picassoren Guernica, guztion Guernica. Hau ikono baten, azken mendeko historiako subkontziente bisualean artelan gisa sarmen-mailarik handiena izan duen eta indartsuena izan den sinboloaren hasiera da.

Gehiago irakurri

Erakusketaren liburuxka  Erakusketa San Telmo Museoan 

Antolatzaileak:

 

Logo San Telmo Museoa    Logo Ayuntamiento DonostiaArtium bn webLogo Donostia Kultur

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand