Komisarioa: Charo Garaigorta
Mirarien horma erakusketa-formatua duen heziketaren alorreko proiektu bat da. Zure begiradarekin bizkortzen da artelan bat, eta begiratzea sortze-ekintza bat da. Mirarien horma erakusketan Artium Bildumako hiru artelani begiratu eta haien inguruan gogoeta egitea nahi dugu.
Artelan horiei esanahiak eta interpretazioak —egileak agian inoiz pentsatu gabeko edota ikusleak inoiz esan gabeko adierazkortasun berri bat— eransteko tarte bat proposatzen dugu. Gainera, zure ekarpena horman ezarriko dugu eta, hala, konpromiso bat —artelan baten eta haren aurrean jartzen direnen iritzien (ahotsen) artean sortzen dena— jasotzen duen mural handi bat osatzen lagunduko duzu.
Halako joko batean bezala, Mirarien horma erakusketako artelanak aldatu egiten dira tarteka. Bat atera eta beste bat sartzen da, eta, hala, aldatu egiten da etengabe erakusketaren esanahia.
Begiratu arretaz artelanei eta galderei:
Penélope. Itziar Elejalde, 1980
Zein pazientziaz ari dela uste duzu?
Signs Facing the Sky. Allora & Calzadilla, 2000
Esaidazu zerbait eraikin honi buruz
Van Gogh y su amigo. Patricia Gadea, 1985
Ezaguna egiten al zaizu margolan hau? Atzeko aldea? Pertsonaiak?
Erantzuna emateko: educacion@artium.org. Artelan horiei esanahiak eta interpretazioak eransteko tarte bat proposatzen dugu; egileak agian inoiz pentsatu gabeko edota ikusleak inoiz esan gabeko adierazkortasun berri bat.
«Sortzeko ekintza, lan artistikoa, ikuslearekiko elkarrizketan osa daiteke soilik, hau da, zure laguntzarekin, bisitari adeitsua». Marcel Duchamp. 1957an Houston-en (Texas) Convention of the American Federation of Arts-en, emandako hitzalditik hartua.
Lehenago Mirarien horma 2018 erakusketan
Sqematic Compositions. Olga Adelantado, 2008
Zer gogorarazten dizu?
Izenik gabe (Wilhelm Von Humboldt. Euskaldunen Herrian Barrena. 1801-2001 lan kolektiboaren parte). Gema Intxausti, 2001
Gauza bera esango zenuke? Zer idatziko zenuke hutsik dauden bunbuiloetan?