Artium Bildumako 24 eskulturak osatutako ibilbide bat egitea proposatzen da erakusketa honetan. Eskultura hiru dimentsioko objektu gisa ulertua, baina adiera horretan ikus-entzunezkoak, marrazkiak, argazkiak eta testuak ere biltzen dituena. Askotariko itxurak, zeinen bidez artea zeinuaren esperientziaz mintzo baitzaigu leku zehatz batetik.
Izenburuak (Nire oinak baino harago) jada gurea ez den baina hurbil daukagun espazio horretan kokatzen gaitu. Erakusketa honetako artelanek arte garaikidearen ikuspegi bat eskaintzen digute eta erakusten nola haren interesak, istorioak, testuinguruak… mugan kokatzen diren, borrokaren esparruan, baina baita elkartzearen eta ezagutzearen esparruan ere. Eremu estu eta nahitaez problematiko horrek ez ditu langa eta eten adierak baztertzen. Hala ere, ezagutzen duguna —itunaren eta hitzarmenaren— eta haren krisia —non lausotzen baitira irudikapena eta hizkuntza— elkartzen diren truke-gunea izateak definitzen dute funtsean
Artearen jatorriari eta garaikidetzat daukagunari lotutako gai bat da mugarena. Ezagutzaren —haren luzapen ugarietan— parte da, eta baita ezezagunaren parte ere; egia gisa proposatzen denaren eta haren artifizioaren ebidentziaren parte. Hizkuntzaz eta aldaketaz mintzo zaigu; azalaz, mintzaz eta poroaz. Arteak esperientziak giltzatzen, sortzen, zeharkatzen eta trukatzen ditu muga horretan, eta hemen inguratzen gaituzten objektuak topaketa horien litezkeen kontakizunak, eraikuntzak dira.
Artium Museoaren proiektu bat SCULTOrentzat, Eskultura Garaikidearen Azoka (Logroño)
Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea
Artistak: Ana Laura Alaez; José Ramón Amondarain; Ibón Aranberri; Txaro Arrazola; Elena Asins; Erick Beltrán; Bene Bergado; Jacobo Castellano; Francisco Leiro; Asier Mendizabal; Alicia Mihai Gazcue; Juan Luis Moraza; Jorge Oteiza; Alberto Peral; Javier Pérez; Jaume Plensa; Txuspo Poyo; Sergio Prego; Manuel Saiz; Carlos Scwartz; Santiago Sierra; Susana Solano; Ulrich Vogl
Sarrerak Online
Denda Online