Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito

Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito Argazkia: artistaren estudioaren ikuspegia

Hasiera: Larunbata, 11 Urtarrila 2020

Amaiera: Igandea, 30 Abuztua 2020

Lekua: A3 aretoa

Erakusketak Juan Luis Morazaren 60 lan baino gehiago aurkezten ditu. Ez dira oso ezagunak, eta 80ko hamarkadaren amaieran Arabako Arte Ederren Museoan egin zuen gordailuaren parte dira

2020an Artium Museoan hasiko den programazioak gogoeta zabal bat abiaraziko du Euskal Herrian laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan gertatutako praktika artistiko eta kulturalei buruz, gure oraina, neurri handi batean, taxutu duten eraldaketa soziopolitiko sakonek markatutako aldian.

Lehen hurbilketa batean, eta Artium Museoan gordeta dauden funts baliotsuen artean, Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960) artistaren hirurogeita bost lanen bilduma ia ezezaguna nabarmentzen da. Lan-multzo hori berehala bihurtu zen, bere merezimenduengatik, garai hura definitu zuten lengoaia eta diskurtso artistikoei buruzko hausnarketa konplexua ekar zezakeen azterketa-kasuetako bat. Azterketarako duen gaitasun egiaztatuagatik eta artearen jardunaren sorburu diren inguruabar sozial, politiko eta kulturalak ulertzeko premiak bultzatuta lantzen dituen era guztietako gaiengatik, Juan Luis Moraza funtsezkoa da Euskal Herriko garai historiko hura ulertzeko.

Jarraitu irakurtzen +

1998. urtearen amaieran adostu zuen Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bere eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu gisa, beste bost pieza dohaintzan ematearekin batera. 1987tik 1988ra bitarteko data duten obrekin, erakusketa honek bi lan familia biltzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones. Egitura tubularreko altzairuzko hirugarren obra sorta batek, ARLMA (1989) izenekoak, osatu zuen gordailua.

Erakusketak bi urte horietako tartea hartzen du, eta ikuslea CVA kolektiboa (Maria Luisa Fernandezekin batera sortua) desegitearekin bat datorren aldi batean kokatzen du. Pentsa litekeenaren aurrean, hondeaketa estratigrafi ko horrek ez dakar bere konplexutasuna murriztea, ezta bere pentsamendua eskematizatzea ere, baizik eta oso alderantziz, eskuragarria egiten du eta prozesuaren aberastasuna eta intentsitateak argi eta garbi ikustea ahalbidetzen du haren batasunean, eta baita oinarri dituen eragiketa-sistema konplexuak ere (egiturazkoak, literalak, sinbolikoak).

Bi hamarkada baino gehiago joan dira «gordailu» gisa gauzatu zen erabaki hartatik hasi eta lan horiek berriro argitara ematen dituen erakusketa hau antolatu den arte. Ordutik hona, lan gehienak ez dira jendaurrean erakutsi —Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean egileari eskainitako atzera begirako zenbait pieza izan ezik, 2014. urtean—, eta orain Artium Museoko aretoetan erakusten dira, material elkartu ugarirekin batera: marrazkiak, diagramak, testuak eta autoreak hautatutako objektuak. Erakusketan, gainera, artistaren liburutegiko 80 titulu daude, garai hartako solaskideak zein izan ziren adierazten dutenak, eta hark artearen pentsalari eta teorialari gisa duen profi la azpimarratzen dutenak. Moraza ohituta dago bizi duen prozesu kognitiboa azaltzeko konpromisoari erantzuten.

 

Komisarioak: Beatriz Herráez, Enrique Martínez Goikoetxea

Inaugurazioa: urtarrilaren 10ean, ostirala, 20:00etan

Katalogoa  Erakusketaren liburuxka 

Lan-zerrenda  Prentsa oharra 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand