June Crespo. Helmets

June Crespo. Helmets Irudia: June Crespo bere estudioan. Argazkia: Jesús Rodríguez

Hasiera: Ostirala, 09 Urria 2020

Amaiera: Igandea, 07 Martxoa 2021

Museoak haren ibilbidearen une bateko eta besteko lanak bilduko ditu, proiekturako berariaz ekoitzitako lan sailekin batera

June Crespori (Iruñea, 1982) eskainitako erakusketak haren ibilbidearen une bateko eta besteko lanak bilduko ditu Museoan, proiekturako berariaz ekoitzitako lan sailekin batera. Bere piezetan, Crespok gorputzari eta honek arkitekturarekin dituen harremanei buruzko hizkuntza bat lantzen du eskulturatik. Zuloak, hodiak, mugak, zirkulazioa eta hondarra dira artistaren ekoizpenaren aipamena egiteko gehien errepikatzen diren terminoetako batzuk. Eskulturak eta irudiak, beti prekarietate materialetik, komunikabideen ekonomiatik, egiten aritzearen, saiakeraren garrantzian tematzen direnak.

Crespok hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Mª José Jove Fundazioaren Nazioarteko Arte Saria (2019), RNE-ren Ojo Crítico Saria (2018), Botin Fundazioaren Arte Plastikoen beka (2018) eta sormen-lana saritzeko Gure Artea Saria (2013). Haren lanak Reina Sofia eta Artium museoetako bildumen parte dira, besteak beste.

Bakarkako erakusketa berrienen artean hauek daude: No Osso, Portoko Certain Lack of Coherence espazioan (2019); Foreign Bodies, Galería P420, Bologna (2018); Ser dos, Bilboko CarrerasMugica galerian (2017); Chance Album nº1, Bartzelonako etHALL galerian (2016); eta Kanala, Vigoko MARCOn (2016).

Liburuxka  Lan zerrenda 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand