Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko

Hasiera: Azteazkena, 2020(e)ko Irailaren 09a

Amaiera: Asteartea, 2020(e)ko Abenduaren 08a

Lekua: A0.1 aretoa

Errotikako aldaketa ekarri zuen edizioaren gutunak, argazkiak, agiriak eta ikus-entzunezkoak, asko inoiz ezagutzera eman gabeak

1977ko irailaren 10ean, Donostiako 25. Zinemaldiko ikusleek beren aldizkari ofizialaren 1. zenbakia zabaldu zutenean, ez zuten aurkitu, ez zilarrezko ezteien ospakizunik, ez halakoetan usu erabiltzen diren protokolo-formula horietarik ere, ohi ez bezalako baieztapen bat baizik, euskaraz idatzia ere behingoz: “Zinemaldiak XXIV edizio izan ditu: ez dugu gogoko”. Gauzak errotik aldatzeko promesa eta bere historiaren aurkako pultsu bat izan zen hura. Lehen aldiz, Zinemaldiak Madriletik kudeatuta egoteari utzi zion, eta tokiko artista-taldeen, zinekluben eta auzo-elkarteen ordezkariak biltzen zituen batzorde baten esku geratu zen.

Donostia 77 frankismoak lapurtutako denbora lehenbailehen berreskuratzeko saiakera bat izan zen: programazioak diktaduraren biktimak eta erbesteratutako eta zentsuratutako zinemagileak omendu zituen, auzo eta herrietara zabaldu zituen proiekzioak eta solasaldiak, esplizituki babestu zituen euskal herritarren aldarrikapenak. Laburbilduz, beste zinemaldi bat, demokratikoa eta herrikoia, irudikatzeko eta eraikitzeko plataforma gisa aldarrikatu zuen bere burua.

Erakusketa honetan, 1977ko edizio erabakigarri hura aztertzen da, Zinemaldia 70: istorio posible guztiak proiektuko lantaldeak 2018-2019 ikasturtean aurrera eramandako ikerketa kolektiboa oinarri hartuta. Donostiako Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zinema Eskolak batera antolatuta eta Loterías y Apuestas del Estado elkarteak babestuta, proiektu honen helburua zinemaldiaren artxibo historikoa berreskuratzea, aztertzea eta haren balioa nabarmentzea da. Artxibo horrek 1953an sortu zenetik gaur egun arte bildutako funtsak gordetzen ditu. Proiektuak artxibo publiko bizi bat sortu nahi du, sorkuntza eta pentsamendu garaikidearekin elkarrizketa kritikoa izateko prest egongo dena.

Komisarioa: Pablo La Parra Pérez

Zinemaldiak XXIV edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketak Donostiako Zinemaldiaren, Elias Querejeta Zinema Eskolaren eta Artiumen arteko koprodukzio bat da. Zinemaldia 70 ikerketa-proiektua, 2018-2019 ikasturtean, Pablo La Parra Perezen zuzendaritzapean burutu da, eta Elias Querejeta Zinema Eskolako kide hauek osatu dute lantaldea: Antonio M. Arenas, Irati Cano, Telmo Edurza, Sara Hernandez, Julieta Juncadella, Felipe Montoya, Clara Rus eta Neus Sabaté.

Zeru bat, hamaika bide Artium Museoaren Bildumaren erakusketari lotutako erakusketa.

Irudia: Mina, viento de libertad pelikularen proiekzioa; parte-hartzaileak Barrios y Pueblos saileko saio batean, 1977ko irailaren 21a

Oharra: osasun-segurtasuna dela-eta, norberak bere  entzungailuak ekarri beharko ditu erakusketan dauden hiru bideoen audioak entzuteko. Barkatu eragozpenak.

Prentsa oharra

Elías Querejeta Zine Eskola  Donostia Zinemaldia 

Artium Zinemaldia EQZE MC

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand