Bigarren bidea. Zeru bat, hamaika bide

Bigarren bidea. Zeru bat, hamaika bide Irudia: 'Amets egoera loak artuta', 1982. Juana Cima (zatia)

Hasiera: Ostirala, 05 Martxoa 2021

Amaiera: Igandea, 12 Otsaila 2023

Artista hauek artearen bigarren bide hori jorratzen hasi ziren, iruditeria berriak sortuz eta artearen erakundea zalantzan jarriz

Bere jatorri ilustratutik hasita, feminismoa internazionalismoa izan da beti. 1975ean, feminismoaren hirugarren olatu handia, hirurogeiko hamarkadatik aurrera Atlantikoaren bi aldeetan garatuz zihoana, mugarri batera iritsi zen Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatzearekin eta Nazio Batuen Erakundeak babestutako Emakumeari buruzko lehen Mundu Konferentzia Mexikon ospatzearekin. Olatu horrek berak, lehen aldiz artearen eremura ere iritsiz, praktika artistikoa eta teorikoa sortu zituen artearen eta feminismoaren arteko elkargunean, oihartzuna nazioartera zabalduz.

Mugimendu antifrankistekin batera, mugimendu feminista hasiberria, artistak ere partaide zituena, emakumeen diskriminazioaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren aurka hasi zen lanean Euskal Herrian. Hala, 1977an, Euskal Herriko Emakumeen Lehen Jardunaldiak egin ziren Leioan, eta mugimendu feminista, emakume artistak arte-erakundeetatik baztertzen zirelako kezkatuta, erakusketak antolatzen hasi zen, esate baterako, Emakumeok Gaur Bilbon (1981, 1983, 1989). Erakusketa horietan parte hartu zutenen artean Juana Cima, Itziar Elejalde eta Juncal Ballestín aipa daitezke; haiek artearen bigarren bide hori jorratzen hasi ziren, iruditeria berriak sortuz eta artearen erakundea zalantzan jarriz. Artista horiek ekoitzi zuten, era berean, mugimenduaren ikonografiaren zati handi bat ere: kartelak, liburuxkak, eranskailuak, etab.

Zeru bat, hamaika bidek eszenatoki horri erreparatzen dio Bigarren Bidearekin, artelanetan eta egileetan zeharko ibilbide bat, Garazi Ansak komisariatutako Hemen dira hutsunean igeri egindakoak laneko hurbilketaren ildoari jarraituz. Museoko bildumaren erakusketaren esparruan, ibilbide berri hori marrazten duten lanen artean erosketa eta gordailu berriak daude, hala nola Juana Cima, Gema Intxausti, Lucía Onzain, Elena Mendizabal, Estibaliz Sádaba eta Azucena Vieites artistenak, esate baterako. Haien izenak erakusketan aurretik bazeuden beste batzuei gehitu zaizkie —Ana Laura Aláez, Miren Arenzana, Esther Ferrer, María Luisa Fernández, Cristina Iglesias, Gabriela Kraviez eta Itziar Okariz, besteak beste—.

Liburuxka  Erakusketako lanak  Prentsa txostena 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand