Cuerpos por un momento. Ion Munduate

Hasiera: Larunbata, 05 Otsaila 2022

Testuinguruak bilduma batetik abiatuta programa

Cuerpos por un momento-n jasotako lanek marrazkiak eta oharrak dituzte elkarrekin, egikaritzearen sorburu gisa, eta artistaren ibilbideko hainbat unetan egindako bideoak dira. Prozesu bakoitzaren hasiera, performance edo bideo bakoitzarena, marrazki batekin hasi eta hainbat formatutan garatzen da. Bertan, funtsezkoa da gorputzetik, testutik eta espaziotik abiatuta lan egitea.

Erakusketan dauden lanak:

Caja Roja, 1998
Biídeoa. Ion Munduate. 3 min

Lucia con zeta, 1998
Bideo-instalazioa. Ion Munduate. 12 min
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa Bilduma. Artium Museoa

Traduciendo Locus. Cuaderno 2, 2016
Bideo-proiekzioa. Ion Munduate – Blanca Calvo. 24 min

Ion Munduate (Donostia, 1969), dantza-performancean hezia dago. Bere lanetan bideoa, instalazioak eta performancea erabiltzen ditu. Mugatxoan-en zuzendarikidea izan da 1998 eta 2012 bitartean.

Irudia: Lucia con zeta, 1998, fotograma. Ion Munduate

Argitalpena

Testuinguruak bilduma batetik abiatuta izeneko erakusketa-zikloaren xedea duela gutxi Bilduman sartu diren artisten ekoizpena ezagutaraztea da. Erakusketa-proiektu horietan museoaren funtsetan sartu berriak diren lanak artista horien beren beste ekoizpen, artxibo eta dokumentu batzuekin jartzen dira harremanetan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand