Irati Gorostidi eta Mirari Echavarri. San Simón 62. Z aretoa

Irati Gorostidi eta Mirari Echavarri. San Simón 62. Z aretoa [Irudia: 'San Simón 62'. Irati Gorostidi eta Mirari Echavarri, 2022]

Hasiera: Ostirala, 24 Martxoa 2023

Amaiera: Igandea, 18 Ekaina 2023

Lekua: Z aretoa

80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu bat Arco Iris (Ortzadar) komunitate xelebrearen egoitza izan zen. Eraikineko horma gatzgabeak lore-motibo izugarriz apaindu ziren, eta bertako aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, non new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzen baitzen. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertaera haren arrastoak ia hautemanezinak dira.

San Simón 62-ren egileak beren amen testigantzek erakarrita hurbildu dira bertara, frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta garai berri honetako erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, "Arco Iris" komunitatetik igaro baitziren.

Irati Gorostidi eta Mirari Echávarri bizilagun izan ziren bizitzako lehen urteetan. Hiriz aldatzeak banandu zituen, harik eta handik denbora batera Bilbon Arte Ederrak ikasten berriz elkartu ziren arte. Harrezkero elkarlanean aritu dira.

Mirari Echávarriren azken lanak Tabakaleran, Artium Museoan, Nafarroako Museoan eta nazioarteko zinema jaialdietan erakutsi dira besteak beste.

Irati Gorostidi bere lehen film luzea garatzen ari da, 2022ko Ikusmira Berriak programan hautatua izan dena. Bere aurreko filmak nazioarteko zinemaldietan eta museoetan proiektatu dira.

Erakusketa hau MONDRAGONen laguntzarekin egin da.

Argitalpena 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand