Alejandro Cesarco. Beste adibide berri batzuk

Alejandro Cesarco. Beste adibide berri batzuk [Irudia: 'Figuratively', 2021]

Hasiera: Ostirala, 24 Martxoa 2023

Amaiera: Igandea, 24 Iraila 2023

Alejandro Cesarcoren (Montevideo, Uruguai, 1975) lanei eskainitako erakusketa honek zenbait euskarritan egindako obrak biltzen ditu –argazkiak, bideoak eta testuetan oinarritutako piezak–. Obra horiek ikaskuntzaren esperientziari eta eraikuntzari buruzko gogoeta proposatzen dute, baita memoriari, pertzepzioari eta hizkuntzari lotutako prozesuei buruzkoa ere.

Horien artean dago Index (An Educator), izenburu bereko lan sorta baten parte dena; sail hori 2000. urtean lantzen hasi zen Cesarco, eta irudizko liburuen aurkibideek osatua da. Artistak azaldu bezala, aurkibide horiek sortuak dira “idazketa-molde gisa baina dira, aldi berean, irakurgaien artxibo”, eta egileak sailkapen, erregistro eta taxonomiekiko duen interesetik nahiz memoriaren eraikuntza- eta kontserbazio-prozesuekiko interesetik eratorriak dira. Beste adibide berri batzuk erakusketan, artistak arreta ematen die pedagogiaren eta alfabetatzearen erabilerari eta funtzioei loturiko auzietan, baia ama-hizkuntzaren, elebitasunaren «tartean egote» horrek sortzen duen ekosistema konplexuaren arteko erlazioetan ere.

Erakusketari atxikitako espazio gisa eta harekin bat eginik, Alejandro Cesarcok espazio bat eskaintzen du editore gisa duen jardunarekin loturiko testuen eta egileen kontsultarako. Beste argitalpen batzuez gainera, espazio horretan liburu sorta bat dago Art Resources Transfer (A.R.T.) irabazi-asmorik gabeko organizazio independenteak plazaratua; elkarte horrek dokumentazioarekiko konpromiso argia du, eta haren xedeetako bat da kultura-kontsumoaren zirkuituan maiz aintzat hartzen ez diren publikoei helaraztea artisten lana. 

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, eta  Maumaus/Lumiar Cité (Lisboa) erakundeak lankidetzan ekoitzitako erakusketa.

logo ceaarco

Lan zerrenda Argitalpena

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand