Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950 - 2000)

Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950 - 2000) ['Las bodas lógicas', 1984. CVA]

Hasiera: Ostirala, 2023(e)ko Martxoaren 31a

Lekua: A0 aretoa

Hau erakusle bat da, eta hurbiltasuna adierazten du. Erakusleak hitz egiten duenaren eta hizpide den gaiaren arteko distantzia adierazteko baliatzen dira. Hala, kokatzen laguntzen dute, posizio bat zehazten baitute. Baina hau hitzak baditu beste adiera batzuk beste testuinguru batzuetan. Marcel Mauss frantses antropologoak Essai sur le don (1925) saiakeran aditzera eman zuenez, maorien artean, emandako objektuei atxikitzen zaien balio espirituala da hau. Museoaren definizioa, historikoki, haren bildumatik dator, guztiona den eta jakintza sortzen eta komunitatea imajinatzen laguntzen duen funts baten izaera publikotik.

Adiera bikoitz horrek atariko modura dihardu museoaren bildumaren funtsen berrantolaketan, berrogeita hamarreko hamarkadan hasi, Mari Paz Jiménez, Jorge Oteiza, eta Néstor Basterretxea Latinoamerikatik itzultzean, eta gaur egunera arteko tartea harturik, Hal Foster teorialariak “erreala denaren itzulera” deitu zuena ikertuz. Abiapuntu ditu oinarrizko mugimendu batzuk zeinak aktibatzen baitute beti eraikuntzan dagoen narratiba bat. Aurkezpen honek ehundik gora artelan, dokumentu eta artxiboko material biltzen ditu, XX. mendearen bigarren erdian artistek eraikitzen lagundu zuten testuinguruak eta artistek lanean jardun zuten testuinguruak ikertzeko bidea ematen dutenak.

Argitalpena

Irudi sorta

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand