Julia Spínola. Persona, foto, copia

Hasiera: Ostirala, 02 Ekaina 2023

Amaiera: Igandea, 10 Abendua 2023

Lekua: A2 aretoa

Julia Spínola-ren (Madril, 1979) erakusketaren —Persona, foto, copia— izenburua osatzen duten hiru hitzak erakusketa osatzen duten piezak zeharkatzen dituzten —edo, hobeto esanda, mamitzen dituzten, espazio baten barruan eta haien parte den leku batean sortarazten dituzten— kezka eta desioen adierazgarri dira. Pieza horiek, gutxi gorabehera eta atzera begirako asmorik gabe, hamarkada bat hartzen dute artistaren lanean. Egindako aukerak lehendik dauden lanak eta erakusketa honetarako ekoitzitakoak artikulatzen ditu, eta horrek jarraitutasunak eta denborazkotasun berriak sortzen ditu, haiek eragindako erlazioen bidez.

Nolabait, Spínolaren lanak pertsonaren, nor izatearen, «nortasunaren» eta horren inplikazio ontologikoen nozioa jorratzen du, berez gizatiartzat jotzen duguna baino areago. Pertsonaren nolakotasunak esploratzeko interesa da abiarazlea, eta horiek dira, agian, eragina izateko eta erasana izateko ahalmena ematen dioten bibrazioak. Bestalde, argia ere (grekeraz phos, eta hortik gaztelaniazko foto) espazioa sortzeko modu bat da Spínolarentzat, lekua sortzeko modu bat, non barneratzen garen eta parte hartzen dugun materia gisa. Erakusketa honetan Spínolak bere lanaren ugaritasuna jorratzen du, eta ugaritasun horrek copia hitzaren zentzua du, pilaketa gisa, oparotasun gisa. Artelanak, askotan, objektu txikien eskala-aldaketa erradikal batetik sortzen dira, eta horrek atsegin sentipenak pizten dizkio artistari.

Obren gainazaletako bibrazioek eta horiek ingurumarietan eragiten dituzten gardentasun-mailekiko argi-aldaketek fokuratze- eta desenfokatze-efektu moduko bat eragiten dute. Aretoko hormetan agertzen diren serigrafiek ere distantzia desberdinetatik begira diezaiegun eskatzen dute, murgiltzen garen helburu eta gainazal gisa, gure sistema optikoa gorpuzteko gai den guztia har dezaketen irudikapen eta bitarteko gisa.

Julia Spínolaren lana bakarka erakusgai izan da honako zentro hauetan, besteak beste: Fundació Miró, Bartzelona (2020); ARTIATX, Bilbo (2020); CA2M – Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2018) eta Halfhouse, Bartzelona (2016). DAADren (Berlin) egoiliarra izan zen, eta El Ojo Crítico de Artes Plásticas de Radio Nacional de España saria eskuratu zuen 2013an.

Erakusketa hau Centre rhénan d’art contemporain (CRAC Alsace) erakundearekin lankidetzan antolatu da. 

 

Argitalpena Artelanen zerrenda

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand