Naomi Rincón Gallardo. Soneto de alimañas. Sala Z

Hasiera: Ostirala, 2023(e)ko Urriaren 06a

Amaiera: Igandea, 2024(e)ko Urtarrilaren 07a

Lekua: Sala Z

Bere lanean, Naomi Rincón Gallardok (Raleigh, 1979) antzinako mito mesoamerikarrak berreskuratu eta eguneratzen ditu — edo «sasikotzen» ditu, artistaren beraren hitzetan— estraktibismoak eta indarkeria neokolonialak erasandako Mexikoko egungo errealitateei buruz hitz egiteko, baina baita mendebaldeko aurrerabide-paradigmek eraikitako imajinarioetatik ihes egiten duten beste etorkizun posible batzuei buruz espekulatzeko ere.

Rincon Gallardo ikerketetan oinarritzen da, non feminismo kolonialak, teoria cuir-ek eta zientzia fikzioak pentsamendu moderno kolonial kapitalistaren logika bitarrak asaldatzen dituzten kontakizunak animatzen dituzten. Materialki eta afektiboki hainbat pertsonarekiko lankidetzan oinarritzen diren bideoetan DIY estetika bat sortzen da, jai herrikoiek eta protesta feministek elikatzen dutena.

Soneto de alimañas (2022) lanean pertsonaia multzo bat aurkezten du, azpimundutik eta ertzetatik «eldarniozko birexistentzia korapilatuak» ospatzeko elkar hartzen dutenak, ustiategiaren logiken mende dagoen mundu baten erdian. Bertan, uhin erradialen bidez komunikatzen diren izaki baztertuen elkartasuna sortzen da, eta izaki horiek existentzia eta alteritateak indarkeriari eta eraispenari aurre egiteko dakarren potentziala aldarrikatzen dute.

Erakusketa hau MONDRAGONen laguntzarekin egin da.

mondragon logo

Argitalpena

 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand