Ibon Aranberri. Entresaka

Hasiera: Ostirala, 2024(e)ko Apirilaren 26a

Amaiera: Igandea, 2024(e)ko Irailaren 29a

Lekua: A3 aretoa

Ibon Aranberriri eskainitako erakusketa honek laurogeita hamarreko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte iritsi den obra sorta bat biltzen du. Erakusketa MNCARSekin elkarlanean egindako proiektuaren parte da. Bertan, artistaren ekoizpenari eskainitako lehen erakusketa bat egin da Vista Parcial izenburuarekin, eta horri Entresaka izenarekin Artium Museoan egindako aurkezpen berri hau gehitu behar zaio orain.

Aranberriren lan adierazgarriek osatzen dute bi erakusketen muina, eta biek agerian uzten dute paisaiaren eraketa-prozesuekiko eta gizakiaren esku-hartzearen ondoriozko eraldaketarekiko kezka. Izan ere, haren praktika, erreferentzia eta keinuz jositako ehun batean inskribatua, erabat definitu ezin den osotasun baten hondar eta inguruetara zeharka begiratuz eratzen da. Alde horretatik, erakusketako obra askotan paisaia modernitatearen eraikuntza gisa agertzen da, eta horrek makroproiektu handiak garatzeari bide ematen dio. Artistaren beste kezka batzuk erakusketaren hainbat unetan suma daitezke, lehen industrializazioaren ondare materiala eta kontzeptuala eta haren aztarnak berrikustean.

Atzera begirakoaren zurruntasunetik nahita aldenduz, artistak errepikapen- eta zatiketa-estrategiak erabiltzen ditu bere proiektuetan, eta obra ireki baten saioak hedatzen ditu, testuinguruaren eta haren ikuspegien arabera aldatzen direnak. Hori gertatzen da Entresaka-n; izan ere, Aranberriren lanak ez dira egokitzen erakusketa-espazio mugatu batera, baizik eta museoko hainbat aretotan txertatzen dira, Bildumaren aurkezpenari eskainitakoak barne, artistaren lana haren parte baita.

Lanen eta espazioen arteko joan-etorri horretan, lan batzuen hasierako neurria zabaldu eta birtolestu egiten da ibilbidearen une batzuetan eta besteetan, denboraren jauzi batean. Jauzi horrek erakusgai dauden materialak beste bitartekaritza-aparatu batera egokitzen ditu, lekualdatuz eta erreaktibatuz, museora, zeina orain proposatutako harreman berrietan interpelatzen baita.

[Irudia: S/T (Barrutik kanpora), 2019. Ibon Aranberri. Fotograma. Artistaren adeitasunez]

 

Elkarrekin ekoitzia:

logo museoministerio 2023 002

 Laguntzaile:

dinamoa email

Artelanen zerrenda

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand