Erakusketa honetan artearen historiaren garai bera alderatu nahi da bi toki desberdinetan, Espainian eta Alemanian, Arabako ARTIUMen eta Duisburg-eko Wilhelm Lehmbruck Museum-en ahaleginak bilduz.
Publicado en Erakusketak
2002ko apirilaren 26an, ARTIUM ofizialki inauguratu zen egunean, Francesco Petrarca, "leku hartako garaitasun handia ikusteko gogoak beste ezerk hartaratzen ez" zuela, Ventoux Mendira igo zeneko 666. urteurrena betetzen zen.
Publicado en Erakusketak
ARTIUM zabaltzen dela-eta, arabar eta euskal gizarteak, azkenean, merezi bezala ikusi eta ospatu ahal izango ditu Arabako Foru Diputazioa mende laurden batez baino gehiagoz bilduz joan den gaur egungo arteko bildumako piezarik hoberenak.
Publicado en Erakusketak
Argazkia errealitatea interpretatzeko modurik zuzenenetako bat dela uste izaten da. Bide egokia da ideiak, kontzeptuak, egoerak edo gertaerak komunikatu, transmititu, islatu eta adierazteko.
Publicado en Erakusketak
Castaño Lasaosa-Zabaleta familiak Arabako ARTIUM Museoan gordailuz utzitako lanak biltzen ditu Rafael Zabaleta Gordailua erakusketak. 36 artelanek osatzen dute gordailu hori, eta 36 horietatik 10, Zabaleta margolariaren inguruko artistenak dira.
Publicado en Erakusketak
Erakusketa pedagogikoa.
Publicado en Erakusketak

ARTIUM Bildumaren inguruko Egonaldiak proiektuaren xedea bilduma bat egiteko estrategiak aztertzea da.

Publicado en Erakusketak
Iluntasunari, urari, besteari, minari, maitasunari, bizitzari, zomorroei, geure buruari, beldurrari, bestearen beldurrari, mamarroari...
Publicado en Erakusketak
Azaroaren 12tik aurrera Arabako ARTIUMek fere funtsen aurkezpen berri bat egingo du: BILDUMA II. Inaugurazio-ekitaldirako egin zen lehen erakusketari–Espainiako arte garaikidea hasi zenetik gaur arte izan dituen mugimenduen ibilbide kronologiko trinkoari–, bigarren aldaera bat darraio, museoaren funtseko 1960tik gaur arterainoko artelanez osatua. ARTIUMen Bilduma Iraunkorrak forma asko har ditzakeen gorputza da, askotariko diskurtsoak sor ditzakeena eta etengabe hazten ari dena, eta beraz, era askotako harremanak, analisiak eta interpretazioak sortzeko bidea emango duten era bateko eta besteko erakustaldiak aurkezteko konpromisoa hartu du bere gain museoak.
Publicado en Erakusketak
ARTIUM-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak “CVA. Juan Luis Moraza eta Marisa Fernández” ganbera-erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, urtarrilaren 9 arte). Erakusketa hori “Bilduma bere testuinguruan” erakusketaren barruan dago, 80ko hamarraldiaren hasieran Euskal Herriko artean gertatu zen eraldaketaren adibide berezi gisa. CVA, 1979-1985 bitartean jarduera bizia izan zuen Juan Luis Morazak eta Marisa Fernándezek osatutako taldea izan zen. Eragin handia izan zuen gerora oso ibilbide interesgarria garatu duten egileen gain. Artearen irudikapen-mugei eta kodeei buruzko gogoeta batetik abiatuta, beren lanak markoz eta idulkiz bete ziren, arte-objektua bere mugetara murrizte erradikalaren ondorioz. Atzerabegirako erakusketa hau, gainera, garai hartako azpiegitura artistikoen urritasuna dela-eta “arte-enpresa” –beraiek beren buruari esaten zioten bezala– honen inguruan ez dagoen dokumentazioaren zuloa betetzera dator, katalogo bat argitaratuz eta eskura dauden dokumentu urriak bilduz.
Publicado en Erakusketak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand