Sei multzotan banatutako lan sorta bat bildu da erakusketarako, eta multzo horiek, dela beren arteko harremanagatik, dela beren energia emozionalagatik edota are literaltasunagatik autobegiradara, detaileari so gelditzera, abstrakzio sakonera eraman gaitzaketen barne kezkak eta gogoetak eragiten dituzte.
Publicado en
Erakusketak
Erakusketaren muntaketa ibilbide kronologiko baten arabera egin ez baldin bada ere, joan den urtean sartu ziren lanak aldi zabal batean eginak dira, hogeita hamarreko hamarralditik hasi eta 2003. urteraino.
Publicado en
Erakusketak
ARTIUM-ek, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak “Bidluma bere testuinguruan. 1973-1985” erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, urtarrilaren 9ª arte), espainiar artearen errotiko aldaketa eta irudi eta egitura berrien sorrera ezagutu zituzten urteen atzerako begirada. Denboraz demokraziarako trantsizioarekin batera gertatu zelarik, artearen panoraman gertatu zen aldaketa ez zen erreforma izan, benetako etena baizik, Europa osoan ikusi ziren mugimenduen antzekoa, eta haiek ere aldaketa sozial eta politikoez inguraturik gertatu ziren- ARTIUMek ekoiztu eta Bilduma Iraunkorraren Sailak komisariatu duen erakusketa honek Espainian aldi baten bukaeraren eta beste baten hasieraren protagonista izan ziren artisten 60 lanekin dokumentatu du aldi hau.
Publicado en
Erakusketak
ARTIUMen funtsak txandaka, aldi baterako eta aberastuko duten eta begirada berriak ekarriko dituzten ikuspuntu batzuen eta besteen arabera erakusteko konpromisoari leial izanik, hirugarren bertsio bat aurkezten du museoak: Norabideak. Bilduma III. Bilduma iraunkorraren aurkezpen berri hau, analisi sakon baten emaitza, bidaiaren, ibilbidearen, norabidearen, hots, artistak beren bizitzan zehar jarraitzen zaizkien bideen ideiaren gainean eratu da. Horregatik, erakusketan, museoaren Hegoa aretoan kokaturik, bilduman bi lan edo gehiago dituzten artista sorta baten lanak izango dira ikusgai –XX. mendearen lehen hamarkadetatik hasi eta gaur arte–, lan horiek elkarrekin erakutsita, artista bakoitzak hartu dituen norabideak ezagutzeko aukera izango du ikusleak.
Publicado en
Erakusketak
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Luis Gordillo ARTIUMen funtsetan erakusketa aurkezten du (Hegoa aretoa, urriaren 19a arte). Bertan Museoaren bilduma iraunkorrean dauden artista sevillarraren lanak daude ikusgai. 1970eko hamarraldiko bi margolan eta 90eko hamarraldiko margolan bat eta litografia serie oso bat, Gordilloren lanaren etengabeko bilakaeraren lekuko izango dira, hori baita bere ibilbide artistikoaren ezaugarri nabariena.
Publicado en
Erakusketak
Erakusketa hau, Arabako ARTIUMek antolatzen dituen Ganbera-Erakusketen sailekoa da. Era horretako erakusketeten asmoa museoko bildumaren funtsetan dauden artisten lanak beren kontestuan kokatzea da. Oraingo honetan erakusketaren aitzakia Vicente Ameztoyren bi lan dira, La familia izenez ezagutzen den olio pintura bat eta tintaz egindako marrazki bat, biak 1975ekoak.
Publicado en
Erakusketak
Erosketa berriak, 2001-2002 erakusketan Arabako ARTIUMek azken urte hauetan erosi dituen artelanen sorta bat izango da ikusgai. 120 artelan baino gehiago sartu dira Zentro-Museoaren funtsetan, galerietan, azoketan edota enkanteetan erosita; baina gordailuen, dohaintzen eta ordainketaz emandakoen artean 200 pieza izan dira ia museoaren funts, lehendik ere aberatsak, osatu dituztenak.
Publicado en
Erakusketak
Museoaren atarian Joan Miroren murala ezarri dela eta, ARTIUM museoak. Joan Miroren 1974 ko “Femme dans la nuit” jarri du ikusgai, Homenaje a Joan Prats litografia bildumaren testuinguruan kokatuz.
Publicado en
Erakusketak
Lanak Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museotik eta Araba, Bilbo, Sevilla eta Zaragozako Arte Ederren Museoetatik datoz, eta ARTIUMeko funtsetako beste hainbeste artelanekin jarriko dira parez pare
Publicado en
Erakusketak
ARTIUMen funtsen azken erakusketa beste bilduma garrantzitsu bateko artelanekin batera erakutsiko da, «la Caixa» Fundazioaren bildumakoekin batera.
Publicado en
Erakusketak
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online