Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 22tik irailaren 18ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Clamor erakusketaren harira egin da argitalpen hau.

Testua: Andrea Cinel.

 

Argitalpena jaitsi (pdf))

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Uztailaren 22an, ostirala, 12:00etan
Sarrera doan

 

Z aretoa programaren baitan antolatutako Edurne Rubioren Clamor erakusketaren inaugurazioa dela eta, erakusketari izena ematen dion filma aurkeztuko du egileak.

Erakusketari buruz 

Publicado en Jarduerak

Artium Museoan 2022ko ekainaren 4tik uztailaren 17ra arte ikusgai egondako Fluid Frontiers erakusketa dela eta argitaratutako liburuxka. Erakusketa hau Z aretoa programaren barruan dago.

Testua: Greg de Cuir Jr.

 

Liburuxka jaitsi (pdf eus/gazt/eng)

Argitalpen hau eskatu

Publicado en Artium Argitalpenak

Artium Museoan 2022ko apirilaren 8tik maiatzaren 29ra arte ikusgai egondako Gold. Fundir y parar erakusketa dela eta argitaratutako liburuxka. Erakusketa hau Z aretoa programaren barruan dago.

Testuak: David Bestué, Ainara Elgoibar.

 

Liburuxka jaitsi (pdf eus/gazt/eng) Argitalpena

Publicado en Artium Argitalpenak

Ahalduntze-ekintzak: Fluid Frontiers lanari buruzko hausnarketa laburra

Ez da erraza askapena zer den definitzen. Kontzeptu iheskorra da. Sarritan iluntasunak babesturik jarduten du, eta batzuetan bere existentziaren arrasto txiki bat besterik ez du uzten, leku batetik bestera mugimendu klandestinoen bidez eta ahapeka mugituz, urrats bakoitzean zaintza saihestuz eta gizabanako bakoitzaren xuxurlak oihu kolektibo bihurtzeko adina umoturik egongo diren une zehatzaren zain.

The Diaspora Suite saileko bosgarren eta azken pelikula da Fluid Frontiers. Proiektu horretarako Ephraim Asili Etiopiara, Brasilera, Ghanara, Jamaikara eta Estatu Batuetara joan zen Afrikako herrien ondorengoen arteko lotura bateratzaileen bila. Bertan, aktibatzen, prozesatzen eta berrirudikatzen dituztenei eman diete poemek protagonismoa.

Asilik Detroit/Windsorreko natiboak dokumentatzen ditu Detroiteko Broadside Press argitaletxe independenteak argitaratutako liburuen pasarteak ozenki irakurtzen. Argitaletxea Dudley Randallek sortu zuen 1965ean. Irakurritako testuen artean, Audre Lorde, Sonia Sanchez, Nikki Giovanni, Margaret Walker, Don L. Lee, Etheridge Knight eta Randall beraren lanak daude. Topaketa honetako gauzarik deigarriena irakurleen gogoeta-tonua da; izan ere, askotan poemaren ustekabeko uneetan etenaldiak egiten dituzte irakurtzen ari direnaz hausnartzeko. Eta ondo begiratuz gero, haien begietan ikus dezakegu jasotako informazioa prozesatzen ari direla.

Fluid Frontiers-en zenbait unetan, Asili topaketa horretatik urruntzen da, inguruneari begirada bat emateko. Horrela, irudi baketsuak ikusten ditugula, Margaret Walker poetaren ahotsa entzuten dugu «Harriet Tubman» errezitatzen: Black Arts Movement delakoa harreman zuzenean sartzen da lurpeko trenen sarearekin. Jarraian, Asilik Detroit/Windsorreko eremu beltzetako biztanleak erakusten dizkigu, kalean poemak irakurtzen, eta haien presentzia aktiboak pizteko behar dituzten ahalduntze-ekintzak ematen dizkie hitzei. Orduan iragana orainaldi bihurtzen da modu ukaezinean, eta askapena, irakurlerik gabeko poemak bezala, amaitu gabeko zerbait bezala aurkezten zaigu. Agian hori da kontua.

Darol Olu Kae

Argitalpena Prentsa oharra

 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz. Komisariotza: Garbiñe Ortega 

 

Publicado en Erakusketak

Bere instalazio, testu eta filmetan, Ainara Elgoibarrek jarduera industrialarekiko duen interesa aztertzen du, nahiz inguru produktiboetan nahiz aisialdikoetan. Lantegia, motorra, beira, musika eta entretenimendua gai errepikakorrak dira haren lanetan. Areto honetan erakusten diren ikus-entzunezko bi piezak Gold 20ren ekoizpenarekin lotutako ikerketa beraren parte dira. Gold 20 urre-koloreko arkitektura-beira da, eta beirazko xafla gardenen aurpegietako baten gainean metalezko geruzen metaketa fin bat ezarriz sortzen da.

Pelikulez gain, erakusketan azken aldian egindako maketa bat ere badago —Gold 20 erabili edo erabiltzea aurreikusita zuten eraikinei buruz egindako beste maketa batzuen ondoren egina—, Benidormeko Intempo dorrearen goiko konoa da. Maketa txiki hau ekoizteko Glas Marte Cut protagonista duen Gold 20ko pieza urtu da.

Gold 20. 2014. HD bideoa. 16 min 49 s
Gold 20k beira honen ekoizpen-prozesua jasotzen du. Helburua bikoitza da: batetik, lantegian erregistro bideografikoaren arriskua neurtzea eta, bestetik, prozesu industrial hori irudikatzeko bideoaren mugak aztertzea.

Glas Marte Cut. 2016. HD bideoa. 18 min 5 s
Glas Marte Cut bideoak Gold 20 beirazko pieza txiki baten erreprodukzio prozesua jarraitzen du arkitekturako elementu handiak ekoizten dituen Glas Marte Gmbh enpresan (Austria). Enkargua aitzakia bat izan zen enpresaren ekoizpen-jarduera filmatzeko, ariketa aparta berez, baina baita piezaren eskala txikiagatik ere.

Ainara Elgoibarrek kontabilitate-prozesuen analista gisa lan egin zuen arteari ekin aurretik. Bere Instalazio, testu eta filmetan industria-jardueraz arduratzen da, bai industria-inguruneetan, bai aisialdikoetan. Motorra, beira, musika eta entretenimendua behin eta berriz agertzen dira bere lanetan, eta hauek hainbat lekutan erakutsi dira, hala nola, Punto de Vista Jaialdian (2022), Zinebin (2021), Bilboko Arte Ederren Museoan (2018), Carreras Múgica galerian (2016) Bartzelonako La Capellan (2012), MACBAn (2014) edo Fundació Tàpiesen (2012). Tractora Koop E arte-proiektuak ekoizten dituen artisten kooperatibaren sortzaileetako bat da. Usue Arrietarekin batera, KINU proiektua zuzentzen du, Bilboko Tractoraren gidaritzapean dagoen denboraren artearen inguruko programazio eta autoprestakuntza talde bat; bertan Atoi espazioa ere kudeatzen eta zuzentzen dute.

Irudia: Gold 20 bideoaren fotograma. Ainara Elgoibar, 2014

 

Argitalpena

 

Z aretoa (zinema) programa ez da zinema ziklo bat areto batean, ezta erakusketa bat ere. Proiektu honek tarteko espazio bat eraikitzen du, zinemaren lurraldera salto egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko. Museoan mugimendudun irudia pentsatzeko keinu erabakigarritik sortutako programa da. Hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi dira ikusleak programa honen bidez.

Komisariotza: Garbiñe Ortega

Publicado en Erakusketak

Artium Museoaren Aura Satz. She Recalibrates erakusketa dela eta egindako argitalpena. Erakusketa Z Aretoa programaren barruan dago.

Testuak: Jo Hutton, Xabier Erkizia

She Recalibrates erakusketa 

Eskatu argitalpen hau Argitalpena jaitsi (pdf)

Publicado en Artium Argitalpenak

Artium Museoaren Éric Baudelaire. Un film dramatique erakusketa dela eta egindako argitalpena. Erakusketa Z Aretoa programaren barruan dago.

Testua: Patrick Holzapfel

Un film dramatique erakusketa 

Eskatu argitalpen hau Argitalpena jaitsi (pdf)

Publicado en Artium Argitalpenak

Baudelairek Parisko Dora Maar ikastetxeko ikasle talde batekin egindako lau urteko proiektu baten emaitza da filma. «Ez da haurrei buruzko filma, haurrek egindakoa baizik». Nerabe horiek beren inguruneaz jabetzen eta jarrera kritikoak eta politikoak hartzen hasten diren uneak jasotzen ditu.

Publicado en Prentsa bulegoa

Rosalind Nashashibiren erakusketa dela eta argitaratutako argitalpena, Z aretoa programaren barruan. Artistak bere zinemagintzako bi pelikula aurkeztuko ditu: Vivian's Garden eta Part One: Where There Is a Joyous Mood, There a Comrade Will Appear to Share a Glass of Wine.

Testua: Francisco Salas

Erakusketa 

Liburuxka jaitsi (pdf) Eskatu argitalpen hau 

Publicado en Artium Argitalpenak
1. orrialdea (guztira 2)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand