Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Publicado en Jarduerak

Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean 

Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak zikloaren bigarren edizioa antolatu du urteko azken hiruhileko honetan, beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jartzea helburu duen programa. Lehenengo edizioan bezala, zinemagile bakoitzak libreki hautatu du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkeztuko du.

Artium Museoa Euskadiko Filmategiak antolatutako zikloen egoitza da, Donostiako Tabakalerarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Iruñeko Golem Baiona Zinemekin batera.

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa

Urriaren 5ean
Arnasa betean. Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía, 2023

Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen istorioa da hau. Hiru urpekarik gidatzen gaituzte beren filmen gai eta begiraden zehar, euren ametsekin, aurrera ateratzeko grinaz eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.

Zuzendariek egingo dute proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko dute parte.

 

Urriaren 19an
El sueño de la sultana. Isabel Herguera, 2023

1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.

 

Urriaren 26an
Matrioskas, las niñas de la guerra. Helena Bengoetxea, 2021

Teresa, Alicia, Araceli eta Julia 90 urtetik gorako lau emakume dira, itxuraz arruntak izan arren, horren azpian deserrotzeak eta erbesteratzeak markatutako lau aparteko bizitza dituztenak: Espainiatik Errusiara, eta gero Errusiatik Kubara. Beren burua egin duten emakumeak eta beren ibilbideko heroiak. Gosea, hotza eta gerrarekiko beldurraren oroitzapenak harrera egin zien eta jadanik existitzen ez den etxearekiko nostalgiarekin, oso gutxi ezagutzen duten lurralde baten urruntasunarekin eta, zenbaitentzat, amestutakoa ez den herrialde baterako itzulerarekin nahasten dira.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 2an
Próxima estación. Estela Ilárraz, 2007

Krisi ekonomikoak eta gizartearen gainbeherak bultzatuta, hiru milioi ekuadortarrek etxetik alde egiten dute amets baten atzetik: amets espainiarra. Dokumental honek Ekuadorreko etorkinen hiru familiak Espainian bizi duten errealitatea eta haien familiek Ekuadorren bizi duten egoera erakusten ditu.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 9an
Alardearen seme-alabak. Jone Karres, Eneko Olasagasti, 2013

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, 2011 eta 2012 urteetan kokatzen da, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.

Jone Karres zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 23an
My way out. Izaskun Arandia, 2022

Londresko The WayOut trans dantzaleku eta Vicky Lee haren sortzaileari buruzko dokumentala. Dantzalekuak 30 urte bete ditu, eta atzera begirada bat egin dugu Londreseko trans eszenaren azken hiru harmarkadetan barna sakonduz, eta leku seguru eta paregabe honek trans komunitatean duen eragina aztertuz.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 30ean
Azken bidaia. Enara Goikoetxea, Iurre Telleria, 2011

Orain 70 urte baino gehiago, Pirinioetako baserri batean bost herrialdetako sei lagun atxilotu zituzten gauez. Gertakarien hariari tira eginda, istorio bakarra lortuko dugu. Bigarren Mundu Gerran ihesbide-lerro zabala osatu zuten ehunka lagunek, Comète sarea, hain justu ere.

Zuzendariek egingo dute proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko dute parte.

 

Abenduaren 7an
Pelota II. Olatz González de Abrisketa, Jorgen Leth, 2015

Esku-pilota. Pelota filma (1983) grabatu eta hogeita hamar urtera, Jørgen Leth zinemagile daniarra Euskal Herrira itzuli da eta, Olatz Gonzalez Abrisketa zinemagile eta antropologoarekin batera, kirol honen sekretu ezkutuenetako bat argitu nahi du: partida bakoitzerako pilotarik onenen hautaketa.

Olatz Gonzalez de Abrisketa zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Abenduaren 14an
Irrintziaren oihartzunak. Iratxe Fresneda, 2016

Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Abenduaren 21ean
El último verano. Leire Apellaniz, 2016 

Urtero bezala, Miguel Ángelek errepideak eta bideak zeharkatzen ditu bere negozio txikia sendotu nahian: aire zabaleko filmen proiekzioa. Telefono mugikorraren bidezko elkarrizketa, topaketa eta tratu ugarik jazotzen dira ibilbidean, eta badirudi ez duela amaierarik. Cowboy nekaezin bat bezala, beti bere automobilaren volantean, ezinezko ilusio baten alde borrokatzen da, zinema jada ez baita zena eta bere lanak egunak zenbatuak baititu.

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Publicado en Jarduerak

Zikloa ostegun honetan, apirilak 20, hasiko da, Dans la nuit azken pelikula frantses mutuarekin, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiaren zuzendariak aurkeztua

Buster Keatonen eta Edward F. Clineren Las tres edades filmaren emanaldian, Josetxo Fernández de Ortegak zuzenean joko du musika

Publicado en Prentsa bulegoa

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Publicado en Jarduerak

Everything Near Me bi kapitulu dituen zinema-instalazio bat da. Lehenengoan, Euskal Herriko eta Kaliforniako testuinguru soziopolitikoekin zerikusia duten paisaia afektiboak aztertzen dira. Bigarrenean — Euskal Herrian bi urtez filmatua— eguneroko eszenak eta paisaia oparoak uztartzen dira, bizitza osatzen duten eta eta hari eusten dioten une iheskorrak.

Laida Lertxundik (Bilbo, 1981) landscape plus (paisaia eta zerbait gehiago) izeneko metodologia batekin lan egiten du, talde-ariketak, behaketa-argazkiak, musika, ekintza eta ausazko ekitaldiak konbinatuz; lurraren eta gorputzaren artean paralelismoak ezartzen ditu, berarentzat atsegin eta esperientzia guneak, biak. Haren lanak ondoko erakundeetan egon dira ikusgai: High Line Art, New York (2023), Whitney Biennial, New York (2012), Hammer Museum (2016), LIAF Biennial (2013), Biennale de Lyon (2013), Frieze Projects New York (2014), MoMA, New York (2022, 2017) eta Tate Modern, London (2016), besteak beste. Pedagogia oso garantzitsua da Laidaren praktikan, eta gaur egun Lyongo École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-eko irakaslea da.

Ren Ebel Kaliforniako (AEB) artista bat da. Bideoa, soinua, idazketa eta marrazketa lantzen ditu. Kaliforniako San Diegoko Unibertsitatean jaso zuen bere Arte Ederretako lizentziatura eta masterra, berriz, Kaliforniako ArtCenter College of Design-en, Pasadenan. Haren lanak Gattopardo Gallery (Los Angeles), Now Instant Image Hall (Los Angeles), Spectacle Theatre (New York) eta Azkuna Zentroan (Bilbo) erakutsi dira. Bere idatziak Artforum, Mousse, X-TRA eta Frieze aldizkarietan agertu dira. 

Erakusketa hau MONDRAGONen laguntzarekin egin da.

mondragon logo

Argitalpena

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.

Publicado en Erakusketak

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean   

Artea eta ikuskizuna irauli zituen asmakizunaren ikurra da Lyongo Lumière Institutua, ez soilik zinemaren sorterrian bertan dagoen sinbolo historikoa delako, baizik eta egunero lan egiten duelako zinema osotasunean bildu, berreskuratu eta zabaltzeko, behar den moduan, denboraz eta mugez haratago, gaurkotasunaren eta ikuspegi historikoaren arteko etengabeko komunikazioari eutsiz.

Hiruhileko honetan Euskadiko Filmategian hasiko diren Lumière Saioetan, lan bikain eta erakargarri horren berri eman nahi da, Lumière Institutuaren historiako lehen film garrantzitsuen bidez eta alderdi askotarikoak erakutsiz. Profesional handien eta, batez ere, zinemaren eta haren dibulgazioaren zaleen eskutik helduko zaizkigu filmak. 

Programa osoa (pdf)

 

PROGRAMA

Apirilaren 20an, osteguna

Dans la nuit / En la noche. Charles Vanel, 1929. 75 min. GAZT / EUS

Ezkondu ondoren, ezkonbizitza zoriontsua da filmeko meatzari protagonistaren bizitzaren ardatza. Dena ondo doa, harik eta egun batean meategian leherketa bat gertatzen den arte. Leherketaren ondorioz, aurpegia erabat desitxuratua gelditzen zaio, eta, hala, protagonistak maskara bat erabili beharko du bere itxuragabetasuna ezkutatzeko. Istripuarekin desagertu da zoriona ere.

Lyonetik oso gertu filmatu zen, zinematografoa han jaio ondoren. Lumièretarrekin jaio eta Vanelekin amaituko zen frantses zinema mutua, eta mututasun zinematografiko horren azken une gorena eta orain arte ahaztua da film hau. Bertrand Tavernierek esan zuenez: "Poesía zinematografikoa… Vanel filmegile moderno erabatekoa da eta haren filma  autore-zinema da".

 

Apirilaren 27an, osteguna

Pechos eternos. Kinuyo Tanaka, 1955. 110 min. GAZT

Fumiko Nakajo poetaren bizitzan oinarritutako film honek bere garaiari aurreratutako emakume bat du protagonista, bera bizi izan zeneko gizartearena baino askoz pentsaera  modernoagokoa. Jota daukan bularretako minbiziaren aurkako emakume honen borroka erakusten du filmak eta bere burua adierazteko eta libre bizitzeko haren borroka nekaezina ere bai.

Kinuyo Tanaka japoniar zuzendari emakumezkoak sei film erabat libre eta bere kontakizunetako ardatz nagusitzat emakumeak zeuzkatenak zuzendu zituen 1953 eta 1962 bitartean. Tanakak irmo uste zuen ezen, gerrak eragindako krisialditik ateratzeko, emakumeek hartu behar zutela agintea…, baita zineman ere.

 

Maiatzaren 4an, osteguna

Hiru garaiak / Three Ages. Buster Keaton, Edward F. Cline, 1923. 63 min. GAZT / EUSK

David W. Griffithen Intolerancia filmaren parodia, non, Margaret Lehayren maitasuna lortzeko, Keaton Wallace Beeryrekin lehian ari den hiru garai desberdinetan: historiaurrean,  antzinako Erroman eta hogeiko urteetan, orduan egilearen aro garaikidea zena, hain zuzen.

2019an atzera-begirako bat eskaini genionean Buster Keatoni, Hiru garaiak ez zegoen oraindik zaharberritua. Orain bai, eta, beraz, zinemako jenioaz gozatzeko unea dugu, zeinarengandik Fernando Truebak hau esan baitzuen: "Berarengan guztia transparentzia da, irudiaren inozentzia da (…) Haren txisteak ez dira bakarrik gag bisualak, literaturarik onena baizik, poesia bere egoerarik aratzenean, edozein kurtsileria izpitik gabetua". 

Musika zuzenean Josetxo Fernández de Ortega Jáuregui pianojolearekin.

 

Maiatzaren 11n, osteguna

Ordet / La palabra. Carl Theodor Dreyer, 1955. 125 min. GAZT

Film hipnotiko honek Morten Borgenen eta Mikkel, Johannes eta Anders haren hiru semeen historia kontatzen du. Mikkel bere hirugarren semearen zain dago, Johannes zeharo liluratuta eta identifikatuta dago Jesukristoren figurarekin, eta Anders, berriz, Borgenen aurkako komunitate erlijioso rigoristako buruzagiaren alabaz maiteminduta dago. 

Film honek Urrezko Lehoia irabazi zuen Venezian, eragin ukaezina izan zuen Lars Von Trierengan, zinemaren historiako maisulana da eta, André Bazinen arabera, nolabait
"zuri-beltzeko azken filma, ate guztiak ixten zituena". Danish Film Institutek zaharberritua.

 

Maiatzaren 18an, osteguna

Apocalypse Now, Final Cut. Francis F. Coppola, 1979-2019. 182 min. GAZT

Coppolaren gerra-zinemako klasikoaren azken bertsioa, zuzendariak berak 2019an egina, jatorrizko filma baino iraupen luzeagoakoa baina 2001eko bertsioa, Redux, baino
laburragoa. Estatubatuar militar bat misio berezi batera bidali dute Vietnamera: Kurtz koronela bilatzea eta akabatzea, zeina baita militar gailen bat, Estatu Batuetako armada utzi eta oihanean komunitate bat sortu zuena. 

Filma estreinatu eta handik 40 urtera, Coppolak, 2019ko Lumière Saria irabazi zuenak, bere klasikoaren azken bertsio zaharberritu hau ekarri digu. Ezin bikainagoa irudiz eta hotsez. Proiektu faraonikoa eta filmaketa deabruzkoa. Gizakiei eta gerrari buruzko gogoeta hilezkorra. Monumentala.

 

Maiatzaren 25ean, osteguna

Mes petites amoreuses / Mis pequeños amores. Jean Eustache, 1974. 123 min. EUSK

Daniel nerabe bat da, amonarekin bizi da Frantziako herrixka batean, harik eta amak Narbonara bizitzera eramaten duen arte. Etxeko diru eskasiak mekanikari aprendiz gisa
lan egitera darama mutikoa eta Daniel helduen munduaren berri izaten hasiko da sexualitatea ernatzen zaion bitartean.

La maman et la putain berez zen elkarrizketa-filmetik helduarorako iragatearen eta maitasunaren eta sexualitatearen aurkikuntzaren une funtsezko hori erabateko talentuz
adierazten duen begirada-filme honetara igaro zen Eustache. Ez dira asmatzen zailak Eustache handiaren eragin oso zuzenekoa duten gaur egungo filmegile batzuen izenak.

 

Ekainaren 1ean, osteguna

Gas-oil. Gilles Grangier, 1955. 92 min. GAZT

Gaua andregaiarekin igaro ondoren, kamioilari batek ustekabean harrapatu du errepidean etzanda zegoen gizon bat. Lehentxeago, hurbileko herri batean, gaizkile batzuek lapurreta bat egin, eta harrapakin handi batekin ihes egiten dute, baina harrapakina desagertu egingo da istripuaren ondoren.

Grangier 50eko hamarkadako frantses zinemako izen handietako bat da, kritikaren zati batek gutxietsia. Lumière Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini zion 2021ean, film
honetan Jean Gabin eta Jeanne Moreau aktoreen eta Michel Audiard elkarrizketagilearen talentua elkartzen jakin zuen filmegileari zor zaiona aitortzeko.

 

Ekainaren 8an, osteguna

Toro Salvaje. Martin Scorsese, 1980. 124 min. GAZT

Jake La Motta boxeolariari buruzko biopic-a, zeinak, bere anaiaren prestakuntzarekin, munduko txapelduna izatea lortu baitzuen. Baina haren izaera biolentoak, ring barruan eta
kanpoan, suntsitu egingo du azkenean Jakeren bizitza, zeinak aurre egin behar izango baitio, gainera, borrokaldietan iruzur egiteko mafiaren presioei.

4Kn zeharberritua, Martin Scorseseren oniritziarekin (Lumière saria 2014an) eta Thelma Schoonmakeren gainbegiradarekin. Scorsese Lumière Institutuaren adiskidea da eta
haren lehendakari historiko Bertrand Tavernieren adiskide pertsonala ere izan zen.

 

Ekainaren 15ean, osteguna

En el curso del tiempo. Win Wenders, 1975. 176 min. GAZT

Bi gizonek (zinema-proiektagailuen teknikari bat eta maitasun-harreman porrot egindako baten ondoren deprimitutako gizon bat) bi Alemanien arteko mugan zehar bidaiatzen dute herri hondatuetan zehar, bi gizakiren arteko askapenezko eta elkartzezko ibilbide batean.

Lumière Institutuko zuzendariaren, Thierry Frémaux, eskaera berariazkoa, zeinaren arrazoiak berak jakinaraziko dizkigulakoan baikaude. Wenders bereziki inspiratua egon
zen errepideko bere trilogian eta zinema aleman berriaren bultzatzaile handietako bat izan da.

 

Ekainaren 22an, osteguna

Justice est faite / Justicia cumplida. André Cayatte, 1950. 95 min. GAZT

Bere maitale aberats eta gaixotasun sendaezin batek jotakoaren heriotza azkartzeaz salatu dute emakume bat. Epaiketa bitartean epaimahaikideek erabaki beharko dute ea
arrazoi humanitarioengatik egin zuen edo anbizio pertsonalagatik. 

Lumière Institutuak 2019an eskaini zion atzerabegirakoaren bitartez justiziaz erreibindikatutako beste izen bat da Cayatte. Abokatua izan zen filmegilea izan aurretik, eta
zalantzarik gabe adierazi zituen bere errebeldia eta inkonformismoa, bai eta bere konpromiso sozial argia gerraondoko Frantzian.

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean  

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren seigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du. Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen dena, eta izen handiko emakume eta gizon
zientzialarien presentzia nabarmenarekin. 

 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa 

Urtarrilak 12, osteguna
El nombre de la rosa (Jean-Jacques Annaud, 1986). JBGA. 131 min

XIV. mendea da. Monje frantziskotar bat eta bere ikastuna abade-etxe batera joango dira, mutil gazte baten heriotza misteriotsua ikertzera eta argitzera. Beren egonaldian, hilketa bat izan dela susmatuko dute. Beldurrak abade-etxe osoa hartuko du hildako gehiago agertu ahala, eta monjeak egia aurkitzen saiatuko dira.

Aurkezlea: Ricardo Díez Muiño

 

Urtarrilak 26, osteguna
Cuando el destino nos alcance (Richard Fleischer, 1973). JBGA. 97 min

2022. urtea da, eta New York pilaketa- eta kutsadura-egoera jasanezinean dago. Janaria-eskasiak eraginda, Soylent eta beste enpresa handi batzuk elikagai sintetikoak ekoizten hasiko dira herritarren eskaerari erantzuteko. Orduan, New Yorkeko eliteko kide bat hilko dute, eta Frank Thorn polizia kasua ikertzera bidaliko dute.

Aurkezlea: Marta Olazabal

 

Otsailak 2, osteguna
La herencia del viento (Stanley Kramer, 1960). JBGA. 127 min

1920ko hamarkadan, Tennesseeko irakasle bat epaituko dute Butler Legea urratzeagatik, ikastetxe publikoetako irakasleei kreazionismoaren ordez eboluzioa irakastea debekatzen zien legea. Nazioko abokatu nagusietako bi aurrez aurre jarriko dira, publikoaren eta komunikabideen arreta izugarri erakarri dituen epaiketan.

Aurkezlea:Montse Hervella

 

Otsailak 9, osteguna
Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943). JBGA. 124 min

Marie fisika-ikaslea Sorbonan ikasten ari da, 1890eko Parisen. Bere gaitasunen inguruko eszeptizismoari aurre eginez, azkenean plaza bat lortuko du ikertzaile gisa, Pierre Curieren laborategian. Biak bilaketa partekatu batean murgilduko dira, eta elementu kimiko berri bat aterako dute arroka mota jakin batetik: erradioa.

Aurkezlea: Nerea Zabala

 

Otsailak 16, osteguna
¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (Stanley Kubrick, 1967). JBGA. 93 min

Pertsona desegokiak botoi desegokia sakatuz gero gerta litekeenari buruzko filma. Jack Ripper AEBko Aire Armadako jenerala erabat zoratuko da, eta SESB suntsitzera bidaliko ditu bere bonbardaketa-hegazkinak: ziur dago komunistak azpijokoan dabiltzala, estatubatuarren “gorputz-fluido preziatuak” kutsatzeko.

Aurkezlea: María Blanco

 

Otsailak 23, osteguna
Fire of Love (Sara Dosa, 2022). JBEA. 93 min

Katiak eta Maurice Krafftek bi gauza maite zituzten: sumendiak eta batak bestea. Bolkanologo frantses bikote honek bi hamarkada igaro zituen sumendi aktiboak aztertzen eta dokumentatzen. Inoiz ikusi ez diren sumendi-erupzioen barruko irudiekin, maitasun-istorio intimo bat planteatzen da, Lurraren eta lurreko fenomenoen handitasunean.

Aurkezlea: Juana Vegas

 

Martxoak 2, osteguna
Philadelphia (Jonathan Demme, 1993). JBGA. 125 min

Andrew Beckett abokatua kaleratu egingo dute bere nagusiek HIESa duela jakiten dutenean. Andrew bere enpresaren aurka salaketa bat jartzeko prest dagoen norbait bilatzen hasiko da, bidegabe kaleratu dutelako. Joe Millerrek kasua onartuko du,
bere aurreiritziei aurre eginez eta berak jasan duen diskriminazioan oinarrituz.

Aurkezlea: Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui & Carmen Garde Orbaiz

 

Otsailak 9, osteguna
Drácula de Bram Stoker (Francis F. Coppola, 1992). JBGA. 130 min

1890ean, abokatu gazte bat Transilvaniako gaztelu galdu batera joango da, eta Drakula kondea ezagutuko du. Abokatu gazteak emakume baten argazkia erakutsiko dio eta, guztiz liluratuta, kondeak Londresera bidaiatuko du emakume hori ezagutzeko asmoz. Londresera iristean, emakumea konkistatzen eta liluratzen saiatuko da.

Aurkezlea: José Ramón Alonso

 

Otsailak 16, osteguna
Una mente maravillosa (Ron Howard, 2001). JBGA. 135 min

John Forbes Nash Jr. jaunak denetik bizitu du: fama gorena eta hondamena. Matematikari handi honek sekulako aurkikuntza egin zuen bere karreraren hasieran, eta nazioarteko aintzatespena lortu zuen. Baina Nash dotore eta harroa norbere buruaren aurkikuntza-bidaia mingarri eta lazgarrian batean murgilduko da laster.

Aurkezlea: José Antonio Lozano

 

Otsailak 23, osteguna
Marrazoa (Steven Spielberg, 1975). JBEA. 124 min

Marrazo zuri erraldoi batek Estatu Batuetako kostaldeko herrixka bat mehatxatuko du. Bainua hartzen ari den neska gazte bati eraso egin eta hura hil ondoren, gizon talde bat marrazoa harrapatzeko prest agertuko da. Poliziaburu bat, ozeanografo bat eta eskarmentu handiko marrazo-ehiztari bat elkartuko dira komunitatea izutzen ari diren erasoei amaiera emateko.

Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Publicado en Jarduerak

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Publicado en Jarduerak

80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu bat Arco Iris (Ortzadar) komunitate xelebrearen egoitza izan zen. Eraikineko horma gatzgabeak lore-motibo izugarriz apaindu ziren, eta bertako aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, non new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzen baitzen. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertaera haren arrastoak ia hautemanezinak dira.

San Simón 62-ren egileak beren amen testigantzek erakarrita hurbildu dira bertara, frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta garai berri honetako erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, "Arco Iris" komunitatetik igaro baitziren.

Irati Gorostidi eta Mirari Echávarri bizilagun izan ziren bizitzako lehen urteetan. Hiriz aldatzeak banandu zituen, harik eta handik denbora batera Bilbon Arte Ederrak ikasten berriz elkartu ziren arte. Harrezkero elkarlanean aritu dira.

Mirari Echávarriren azken lanak Tabakaleran, Artium Museoan, Nafarroako Museoan eta nazioarteko zinema jaialdietan erakutsi dira besteak beste.

Irati Gorostidi bere lehen film luzea garatzen ari da, 2022ko Ikusmira Berriak programan hautatua izan dena. Bere aurreko filmak nazioarteko zinemaldietan eta museoetan proiektatu dira.

Erakusketa hau MONDRAGONen laguntzarekin egin da.

Argitalpena 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.

Publicado en Erakusketak
1. orrialdea (guztira 38)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand