Programak Anglo auzoarekin (Artium Museoa)
5 zentzumenen lorategia
Museoaren lorategiak, erdiko plazan kokatuak, zentzumenen bidez ikastea sustatzen du eta ondare naturalaren eta ondare artistikoaren arteko loturak aztertzeko aukera ematen du. Proiektu hau era guztietako publikoei zuzentzen zaie.
Artium Museoaren lorategia eta haren zaintza
Zaintzaile talde bat prestatzen ari gara, Artium Museoaren auzokoekin, guztion artean irtenbide iraunkorrak bilatzeko eta ondare naturalaren eta ondare artistikoaren arteko loturak lantzeko.
Baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonentzako programak
Baztertuak izateko arriskua duten talde askorekin ari gara lanean.
Osasun mentalaren esparruko erakunde eta taldeekin garatzen ditugu jarduerak. Artearen bidez, bai museoko aretoetan eta bai lantegietan pertsona bakoitzarentzako pentsatutako jarduerak proposatzen ditugu, artea mundua ulertzeko modu aparta delako ustean. Psikologiaren eta psikiatriaren esparruko talde eta profesionalen arduradun diren gizarte eragileekin egindako elkarlanaren emaitza dira programa horiek.
Abegia, loturak eta partaide izatearen sentipena lantzen ditugu hiriko erakunde, elkarte eta taldeekin.
Artium ibiltari programaren formatua lantzen dugu: lehendabizi haien zentrora joaten gara eta gero haiek etortzen dira gurera. Artium Museoak, hirian dagoen kultur erakundeak, eskaintzen dituen ahalbideak aztertzen ditugu. Bisita-solasaldi bat eta lantegi bat egiten dira, hizkuntza berri batean aritzeko eta guztion artean narrazio berriak sortzeko.
Beste era bateko gaitasunak dituzten pertsonentzako programak
Zentzumenen bidezko ikasketan oinarriturik, Artium Museoaren lorategiak sarrera gisa balio digu, gero Museoko aretoetan artelanak ikusi edo lantegi plastiko bat egiteko.
Beste era bateko gaitasunak dituen talde bakoitzak arreta berezia eskatzen du eta, beraz, lankidetza dago gure programen oinarrian programa horiek banan-banan diseinatzen baitira talde bakoitzarentzat.
Programa horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.