Publiko orokorrarentzako

Artiumera etorri eta gure programetan parte hartzen dutenean, erabiltzaileek esperientzia aberasgarriak izatea nahi dugu kultura garaikidearekin.

Edozein eratako erabiltzailek Zentro-Museoaz gozatzeko pentsatutako programak garatzen ditugu Artiumen.

Familiarekin esperientziak bizitzeko, gazteei beren interesen araberako hurbilketa bat eskaintzeko, eta zailtasunak dituzten taldeei egunko kultura ezagutzen laguntzeko.

Familientzako programak

Familiek esperientzia partekatua izateko programak.

Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

amarauna

Familientzako ekimen honek hainbat arte-hizkuntzatara hurbiltzea proposatzen du, dantza, musika, eszena, narrazioa... batzen dituzten saioen bidez. 

Hileko hirugarren larunbatean, arratsaldez.
Doako jarduera. Publiko guztientzat. Erreserbarekin edo gabe, jardueraren arabera.

 

Gazteentzako programak

Museoak 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako lantegiak antolatu ohi ditu, artistekin lankidetzan. Lantegi horietan, askotariko sorkuntza-teknikak saiatuko dituzte eta kezkatzen dituzten gaiak jorratuko dira.

 

Banako bisitarientzako programak

Museora lagunik gabe datorren bisitariarentzat museoak tresna sorta bat diseinatu du, bisitari horrek esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko.

Doako bisita gidatuak

Parte hartzeko metodologia batean oinarritutako bisita hauetan elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez hurbiltzea proposatzen da Bildumako edota aldi baterako erakusketetako artelanetara.

Igandero, 12:00etan.
Museoko sarrera-txartelarekin doan
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Aukera batzuetan (Museoen Nazioarteko Egunean, Aste Santuko, Eguberrietako edo udako oporretan, zubietan) bisita gehiago eta beste era batzuetakoak eskaini ohi dira.

 

Taldeentzako programak

Erakusketetara hurbiltzeko eta arte garaikidearen gakoak ulertzeko modurik onena da museoa gidari aditu batekin bisitatzea. Bisitarien nahien araberako talde-bisitak eskaintzen ditugu.

Hitzartutako bisita gidatua

Bisita hau orokorra izan daiteke, baina ikuspegi zehatz batekin ere egin daiteke, taldearen interesen arabera. Parte hartzeko metodologia batean oinarritutako bisita hauetan elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez hurbiltzea proposatzen da Bildumako edota aldi baterako erakusketetako artelanei eta taldearen intereseko beste gai batzuei.

Iraupena: ordubete. Gehienez ere, 25 lagun taldeko
Tarifa: 50 euro

Zuk nahi duzuna lantegi-bisita

Jarduera honek aukera ematen du museoaren bisita osatzeko hautatutako artelanen inguruan lantegi praktiko bat egiteko. Gainera, zuk erabaki dezakezu bisitaren gaia.

Iraupena: 2 ordu. Gehienez ere, 25 lagun taldeko.
Tarifa: 65 euro

Bisita ezazu museoa zure kabuz

Bazenekien aukera duzula zure taldea hartu eta zure kontura etortzeko ere?

 

Programak Anglo auzoarekin (Artium Museoa)

5 zentzumenen lorategia

Museoaren erdiko plazan kokatutako lorategiak aukera paregabea ematen du zentzumenen bidez ikasteko eta ondare naturalaren eta ondare artistikoaren arteko loturak aztertzeko. Era guztietako publikoei begirako proiektu bat da.

Artium Museoaren lorategiaren zaintzaileen lantegia

Museoak lorategiaz arduratzen den zaintzaile-talde bat du, auzokideek osatua. Artium Museoan kokatuta dago lorategia, eta kudeaketa iraunkorraren bidez etengabeko berrikuntza eta hazkundea sustatzen ari gara auzoko gune berde berezi honetan. Denbora pixka bat baduzu eta laguntzerik baduzu, deitu!


Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonentzako programak

Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten zenbait talderekin lanean ari gara.

Besteak beste, osasun metalaren esparruan diharduten erakunde eta taldeekin lankidetzan dihardugu. Artea ardatz harturik, betiere, norberaren neurriko jarduerak proposatzen ditugu museoko aretoetan nahiz lantegietan, arteak pentsatzeko, gogoetarako eta egunerokotasunaren zurrunbilotik irteteko lan-prozesuak eskaintzeko duen ahalmena baliatuz.

Museoak psikologiaren eta psikiatriaren esparruko gizarte-eragileekin, taldeen arduradunekin eta profesionalekin duen lankidetza estuaren emaitza dira programa hauek.


Beste era bateko gaitasunak dituzten pertsonentzako programak

Zentzumenen bidezko ikaskuntzan oinarriturik, museoaren lorategia sarrera gisa baliatu, eta, hortik abiatuta, museoko aretoetan artelanak ikusten edo lantegi plastikoak egiten ditugu.

Beste era bateko gaitasunak dituen talde bakoitzak arreta berezia eskatzen duenez, lankidetzan oinarritzen gara talde bakoitzaren neurrira berariaz diseinatutako programak eskaini ahal izateko.

 

Programa horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand