Artium Museoa, gune segurua

Kontsultatu ordutegia eta tarifak

 

2020ko ekainaren 2tik aurrera, bere publikoarentzako espazio seguruago batean irekiko ditu ateak Artium Museoak.

Alde horretatik, Museoak hainbat neurri ezarri ditu instalazioen garbitasuna eta bisitarien segurtasuna bermatzeko. Neurri horiek bermatzen dute, bestalde, eraikinean sartzeko erraztasunean ez dela aldaketarik egongo.

Publikoak ikusmenean eta era argian du Museoko egonaldia ziurra izateko behar duen informazio guztia.

Zalantzarik izatekotan, jendearen arretarako langileei galdegin dakieke.

Artium Museoak publiko guztien ardura eta ulermena espero ditu neurri sorta horrekin Museoa COVID-19rik gabeko espazio gisa mantentzea lortzeko.

Bisitari dagokionez:

    • Museoaren edukiera mugatu egingo da aldi baterako, erakunde ofizialen argibideei jarraituz, eta, gainera, erakusketa-areto bakoitzaren edukiera zehatzari egokituko zaio.
    • Bisitak banakakoak edo familia-taldeenak izango dira.
    • Sarrera kreditu-txartelarekin ordaintzea komeni da, ahal den neurrian billeteak eta txanponak manipulatzea saihesteko.
    • Erakusketa-aretoak bisitatzeko gehienez ere bi ordu erabiltzea gomendatzen da. Gomendio hori ez dagokie Barruko Plazari eta Lorategiari.
    • Bisitariak seguru ibil daitezen, bisitan zehar jarraitu beharreko ibilbide bat egin du Museoak. Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta dago eraikinaren barruan.
    • Eskuak edo burua ukitzea dakarten bitartekaritza-tresnak kendu dira aldi baterako (liburuxkak, audiogidak, agendak, etab.). Bisitariak gailu mugikorren bidez eta behar den lekuetan ikusgai dauden QR kodeen bidez sartu ahal izango dira eduki horietara.
    • Museoak bere %50 kontsignak erabilgai jarri ditu, bisitariek nahi dituzten objektuak edo haien dimentsio eta ezaugarriengatik  erakusketa aretoetara ezin direzenak sartu, ipini ahal izateko. Haien neurriak honako hauek dira:
      • 70 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 27 cm. zabalera
      • 32 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 27 cm. zabalera
      • 32 cm. altuera x 40 cm. sakonera x 54 cm. zabalera

Higiene-neurriak:

      • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea. Museoak EZ du maskararik jendearen eskura.
      • Museoak areagotu egin du garbiketa, prebentzio arloko jarraibide berriei jarraituz, batez ere komun eta igogailuetan
      • Espazio eta zerbitzu publikoetara sartzeko ateak irekita daude, eta jendearentzako arretarako erakusmahaietan manparak jarri dira.
      • Museoak gel hidroalkoholikoaren banagailu elektronikoak ditu, ibilbideko leku estrategikoetan banatuta.
      • Zakarrontzi guztiek estalkia eta pedal bidezko irekiera dute.

Kontsultatu ordutegia eta tarifak  Kontsultatu Artiumeko erakusketak  #ArtiumMuseoKonektatua 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand