Eskola-programen deskribapena 2024-2025

 

 

 

 

Artium ibiltari

miniatura artium sale

Programa hau bi saiotan gauzatzen da: lehenengoan, gu geu joaten gara ikastetxera (ordubete), eta bigarrenean lantegi-bisita bat egiten da Artium Museoan bertan (2 ordu).

Curriculumarekin lotutako gai hauek proposatzen ditugu bi saioetarako:

 

  • Jendea. Pertsonak eta gorputzak. Pentsatzea eta sentitzea. Ni eta bestea: neskak, mutilak eta askoz gehiago. Erretratuak eta autorretratuak. Historia bila.
  • Lekuak. Hemen, han. Publikoa eta pribatua: nirea eta guztiona. Etxetik eskolara, eta museora. Zer kontatzen digu Museoak?
  • Gauzak. Erabilgarriak, ez-erabilgarriak. Erreala, irudizkoa. Zer kontatzen digute gauzek? Artea: zergatik da hau artea?
  • Artista. Hizkuntzak. Erabakiak, prozesuak, lanbideak. Zer kontatzen digu artistak, eta zer ikusten dugu guk? Erreala eta irudizkoa: ikusten dut, irudikatzen dut.
  • Urtaroak. Zikloak eta aldaketak
  • Zergatiak. Asmoa, garaikidea. Zure ustez, zergatik da hau artea?
  • Artea eta gizartea. Beste ideia batzuk. Testuingurua. Artea eta munduarekin duen harremana. Sinesten dut?
  • Etorkizuna. Nola irudikatzen dugu hemen eta orain?

 

Izena eman

 

 

 

 

Bisitak eta lantegiak

miniatura visita guiada

Altxorra bisita-lantegia

Askotariko edukiak izan ditzaketen bisita hauetan ondarearen aberastasuna aztertzen da Artium Museoa Bilduma oinarri harturik.

 

Bisita gidatua

Artium Museora oro har hurbiltzeko edo erakusketa batean edo gai jakin batean zentratzeko aukera ematen duten hainbat eduki dituzten bisitak.

Izena eman

 

 

 

 

Zinema, filosofia eta arte garaikidea

miniatura arte cine filosofía

Loturak. Zinema eta arte garaikidea

Programa honek zinema eta arte garaikidea lotzen ditu, ikasleentzat garrantzitsuak diren gai existentzialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoetari bide emateko. Ikasleek film bat ikusiko dute, eta ondoren aretoetara joango dira, filmean landutako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikustera.

Filmen zerrenda

 

Artea, filosofia... eta bizitza. Bisita elkarrizketaduna

Bisita elkarrizketadun honetan, hainbat irakasgairekin lotuko ditugu erakusketen edukiak, hala nola Filosofiarekin, Historiarekin edo Artearen Historiarekin. Norbere esperientzia hartuko dugu beti abiapuntu gisa, pentsamendu kritikoa garatzeko eta artea zein filosofia gure bizitzekin erlazionatzeko.

Izena eman

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua

Bisita eta solasaldi honetan erakusketen gaiak hainbat ikasgairekin lotuko dira, esate baterako Filosofiarekin, Historiarekin edota Artearen Historiarekin.

Izena eman

 

 

 

 

Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea

miniatura urbanismo

Foruen Plazatik Artium Museora

Hirian barrena egindako ibilaldia hirigintzarekiko eta arkitekturarekiko begirada kritikoa lantzeko, arteak ematen dituen lanabesak erabiliz. Programa hau udaberrian egiten da, apirilean, maiatzean eta ekainean.

Lehen Hezkuntzaren kasuan, jarduera hori 4., 5. eta 6. mailetarako soilik eskaintzen da.

Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean.

Izena eman

 

 

 

 

Unibertsitaterako programak

miniatura universidad

Bisitatu museoa zure ikasle-taldearekin

Beren etorkizuneko lanean museoa nola erabil dezaketen ikasteko lehen hurbilketa praktiko bat. Irakasle Eskolako, Arte Ederretako, Artearen Historiako, Turismoko, Haur Hezkuntzako eta abarretako ikasleei zuzendua.

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua

Bisita eta solasaldi honetan erakusketen gaiak hainbat ikasgairekin lotuko dira, esate baterako Filosofiarekin, Historiarekin edota Artearen Historiarekin.

Bisita museografikoa

Museoa ikuspegi museografiko batetik ezagutzeko aukera. Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleentzat. 

Izena eman

 

 

 

 

Loturak. Eskolan edo etxean bertan bideoan lan egiteko lantegiak

2-3 minutuko 25 lantegi proposatzen ditugu, eskola-maila guztietako eskola-curriculumarekin lotuta, ikasgelan zein etxean lan egiteko.

Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoari buruzko argazkiak eta bideoak bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, helbide honetara: loturak@artium.eus. Sorta hautatu bat argitaratuko dugu gure webgunean eta sare sozialetan

Bideoak ikusi

 

 

 

 

Irakasleetzako programak

miniatura profesorado

Artium Museoaren irakasleentzako egiten diren programen helburua da hezitzaileei gakoak ematea museoa baliabide pedagogiko gisa ulertzen laguntzeko eta hark curriculuma aberasteko eta hezkuntza komunitateari lehen mailako kultur esperientzia eskaintzeko duen ahalmena erakustea.
Artium Museoak antolatzen dituen prestakuntza saioetan hezkuntzarako tresna berritzaile gisa aztertzen da museoa, eta haren bidez eskolako curriculumaren alderdi eta fase guztiak nola landu ikasten da.

Oinarrizko ideia da Museoa irakasleen laguna dela, eta Hezkuntza Sailetik gure baliabide guztiak jartzen ditugu haien eskura.

Artium Museoaren eskolarako programak ez daude ikasleentzako soilik pentsatuta, baita zuretzat ere, zure irakaskuntza-lanean erabil ahal izateko ideia berri eta interesgarriak ezagutu ahal izango baitituzu.

Zeinahi dela ere irakasten duzun ikasgaia nahiz ikasgaiak, zeinahi dela ere zure ikasleen adina, arte garaikidea hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dizu Artium Museoak.

 

Artium Museoaren erakusketei buruzko prestakuntza-saioak, 2024-2025

Prestakuntza-saioei buruzko informazioa nahi baduzu, deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand