2024ko JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren deialdiaren ebazpena

JAI (Jardun Artistikoentzako Institutua/Instituto de Prácticas Artes) ikasketa-programaren batzordea apirilaren 29an bildu da, 2024. edizioan arituko diren 16 parte-hartzaileen taldea hautatzeko.

Hautaketaren barruan lau matrikula-beka (400 €) eta mantenu-beka (900 €) esleitu dira.

Bestetik, ordezko 5 hautagai hautatu dira parte-hartzaileetako batzuek baja eman dutela jakinarazten badute.

50 hautagaitza aurkeztu dira deialdira. Deialdi honen hautaketa-irizpideak hauek dira:

  • Dosierrean aurkeztutako obraren interesa eta kalitatea.
  • Hautagaiek beren aurkezpenean adierazitako helburuak ikasketa-programaren ildoetara egokitzea.

Egindako hautaketak parekotasun-irizpideei erantzuten die, eta talde anitza eta askotarikoa osatzen du, talde hautatuaren osaera azken batean zehazten duten parametro hauek kontuan hartuta:

  • Parte-hartzaileen jatorri geografikoa, tokiko eta kanpoko parte-hartzaileen artean orekatua.
  • Belaunaldien arteko elkargunea, horrela adin eta ibilbide desberdinak dituzten profesionalak sartu ahal izateko.
  • Arte garaikidearen praktiketan dauden lengoaien eta diziplinen aniztasuna.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand