Iberdrola España Fundazioak babestua

Iberdrola España Fundazioak ekarpen ekonomikoa egin dio Artium Fundazioari, Javier Pérezen Un pedazo de cielo cristalizado (2001) lana zaharberritu eta garbitzeko proiektua aurrera eramateko.
Zaharberritzeko prozeduran, langile espezializatuen parte-hartzearekin batera, beirazko 12.000 pieza baino gehiagotara iristeko aukera emango duen azpiegitura konplexu bat instalatu behar da, izan ere, pieza horiek banaka tratatu beharko dira.
Javier Pérezen obra, bisitariei harrera egiten dienetako bat izateaz gainera, lan ezagunenetako bat da, Interneten eta sare sozialetan duen oihartzun handia dela-eta. 2001eko Veneziako Biurtekoaren testuinguruan aurkeztu zen lehen aldiz.

Sarrerak Online
Denda Online