RSS feed honetan izena eman

Prentsa bulegoa

Kontsultatu azken prentsa-oharrak Artium Museoari buruzko informazio berrienarekin

Artium museoko azken informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure prentsa zerrendan

Artium museoko Komunikazio Sailarekin harremanetan jarri edo irudiak eskatu nahi badituzu, bidali mezu elektronikoa.

Bederatzigarren edizio honetan, munduarekin dugun harremanean eragina izan duten gai zientifiko eta humanistiko garrantzitsu batzuk aztertzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak programak. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, zikloa bere ohiko egoitzetara itzuliko da Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilboko Arte Ederren Museoan…
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, 100.000 bisitari zenbatuko ditu aurten ere, pandemiaren aurreko zifrak berreskuratzea ahalbidetu duen bilakaera sendotuz. Hori izango da, hain zuzen ere, hurrengo ekitaldietan helburu berriak lortzeko abiapuntua, 2027ra begira jarrita, 25. urteurrena ospatuko duenean. Urte honetan Artium Museoak testuinguruko artisten lana aurkeztu du, hala…
JAI 2026eko uztailean eta abuztuan egingo da, artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoen bidez jakintza transmititzea ardatz harturik Beste urte batez, Institutuaren deialdian lankidetzan jardungo du Jorge Oteiza Fundazio Museoak Irakasleen artean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren, Artium Museoaren eta Oteiza Museoaren programa propioei loturiko artista hauek daude: Mariana Castillo Deball…
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak zinema etnografikoari buruzko ikuspegi kritikoak jorratzen dituen tesi erakusketa kolektiboa inauguratuko du urtarrilean. Horretaz gain, banakako erakusketak eskainiko dizkie Juana Cima (Caibarién, Cuba, 1951), Rosalind Nashashibi (Londres, 1973), Irene Kopelman (Córdoba, Argentina, 1974) eta Jochen Lempert (Moers, Alemania, 1958) artistei. Era berean, Z Aretoaren egitarauak…
Asteburuko Bor-bor lantegi irekiek egutegi berezia izango dute abenduko zubian, hilaren 6an, 7an eta 8an egingo baitira saioak Gabonak egitaraua abenduaren 13an hasiko da: Arene Onaindiak pantomima ikuskizun bat eskainiko du amarauna programaren barruan Museoak gabonetako ohiko lantegiak eskainiko ditu abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra Abenduaren 27an Neguan…

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand