Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua, Jardun Artistikoen Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta Artium Museoak (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Euskal Museoa) bultzatutako ekimen gisa sortu zen eta 2022az geroztik, Altzuzako Jorge Oteiza Museo Fundazioa batu da ekimenera, kolaboratzaile gisa.
Programa horrek Euskal Herrian errotutako arte garaikidearen esparruan ezagutzak transmititzeko tradizio berezia aitortzen du, aurrekontu esperimentalen testuinguruan sortu diren hainbat proiektu pedagogikoren bidez. Besteak beste, testuinguru horrek berekin dakartza, alde batetik, artearen funtzio sozialari buruzko eztabaidarako jarrera eta, bestetik, artearen praktika materialari buruzko etengabeko elkarrizketa.
Aurrekari hauetatik abiatuz, JAI udako eskola gisa aurkezten da, elkartruke horiek garatzeko gune/espazio bat ezartzeko bokazioarekin. Hori horrela, programak jatorri oso ezberdineko ahots profesionalen ekartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak.
Premisa sistematiko bati jarraituz definitzen dira JAIko irakasleak: proiektua sustatzen duten erakundeek beren erakusketa-programetan parte hartzen duten artistei JAI programan irakasle izateko egiten dieten gonbidapena. Erabaki hori esparru instituzional batean gertatzen diren harreman profesionalak testuinguru hurbilera zabaltzeko nahitik sortu da, eta, hori egitean, ezagutzaren ekoizpenean eta transmisioan sakondu nahi izan da, euskal testuinguruko artisten eta nazioartean dabiltzan beste batzuen arteko trukerako espazio bat eraikiz.
Premisa horietatik abiatuta, irakasle izateko gonbidatutako pertsona bakoitzari egindako galdera beraren inguruan egituratzen da JAI: zure lan-prozesua definitzen duen zein ezagutza praktiko zara gai beste pertsona batzuei transmititzeko?