JAI-JARDUN ARTISTIKOEN INSTITUTUA

JAI (Jardun Artistikoen Institutua) artistei zuzendutako ikasketa-programa da, 2020az geroztik Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa - Donostia) eta Artium Museoak (Arte Garaikidearen Euskal Museoa - Gasteiz) koprodukzioan bultzatzen dihardutena. 2022tik, Jorge Oteiza Museoa Fundazioak kolaboratzen du ikasketa-programa honetan.

JAI programaren iraunaldia 8 astekoa da, eta artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoetan oinarrituta antolatzen da. Egun hauek dira JAI gidatzen duten lau tutoreak: Ibon Aranberri (Itziar, Deba, 1969), Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1969) eta Olatz Otalora (Algorta, 1990). JAI programako irakasleak Tabakaleraren eta Artium Museoaren erakusketa-programen arabera hautatzen dira, nahi honetatik abiatuta: ekoizpenaren, erakusketen eta ezagutzaren transmisioaren arteko lotura testuingurura zabaldu eta sakontzea, eta komunitate artistikoaren barruan trukerako espazio bat eraikitzea. Tutoreez gain, JAI programako Ikasketa Batzordean daude Oier Etxeberria (Tabakalerako programa publikoen arduraduna) eta Catalina Lozano (Artium Museoko komisario burua).

Programak, Euskal Herriari lotutako testuinguru artistikoan errotuta, arte garaikidean ezagutza transmititzeko bi erakundeen tradizio berezia aitortzen du, eta etengabeko elkarrizketan oinarritutako programa pedagogiko eta esperimentala garatzea du asmo. Ezagutza horrek, alde batetik, artearen funtzio sozialari buruzko eztabaidarako aldez aurreko jarrera eta, bestetik, bere praktika materialari buruzko etengabeko elkarrizketa uztartzen ditu.

JAI irakasle gonbidatu bakoitzari egindako galdera beraren inguruan egituratzen da: Zure lan-prozesua definitzen duen zein ezagutza praktiko zara gai beste pertsona batzuei transmititzeko? Galdera honen erantzunak metodologia berezia eta askotarikoa onartzen du. Erantzun horien baturak, proposatutako ariketa, mintegi, tailer edo bestelako topaketen bidez, programa pedagogikoa eratzen du. Horrela, JAIk modu kolektiboan eta esperimentalean ikertzen ditu arteak jakintzak sortzeko duen gaitasuna eta espezifikotasuna eta horiek partekatzeko estrategiak.

2025eko deialdian parte hartzeko epea 2024ko abenduaren 23tik 2025eko otsailaren 14ra arte egon zen zabalik.

 

Aurreko deialdiak

 

Logotipo de Artium Museoa                                                               Logotipo de Tabakalera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand